unibertsoa

Lurra

Eguzki-sistemako hirugarren planeta da Lurra. Bere ezaugarriak direla-eta, bizitza garatzeko baldintza guztiak betetzen ditu: batetik, Eguzkiarekiko distantzia egokia du, lurrazaleko tenperaturak beroegiak edo hotzegiak izan ez daitezen; bestetik, atmosferako ozono-geruzari esker, izpi ultramoreak ez dira lurrazalera iristen; eta, azkenik, berotegi-efektuari esker, tenperaturak goxo mantentzen dira, aldaketa handiegirik gabe.

Nazioarteko Estazio Espaziala

Satelite artifizialak

Gizakiak jaurti eta Lurraren inguruan jiraka dabiltzan objektuak dira.

Bi helburu nagusi dituzte:

Hubble teleskopioa

Lurretik 593 km-ra, atmosferaren kanpoko aldean kokatuta dagoen teleskopio bat da Hubble teleskopioa. Halako lekuan dagoela-eta, teleskopio horrek atmosferak sorrarazten dituen distortsioak saihesten ditu eta, ondorioz, gai da unibertsoaren irudi oso zehatzak lor lortzeko.

Apolo programa

Astronautika

II. Mundu Gerra amaitu ondoren, lehia handia sortu zen Estatu Batuen eta Sobietar Batasunaren artean eta alde biak ibilaldi espazialez baliatu ziren, arlo militarrean zein teknologikoan egiten ari ziren aurrerapenak erakusteko.

1957an, Sobietar Batasuna izan zen aurrena satelite artifizial bat orbitan jartzen: Sputnik I.

1961ean, sobietarrak izan ziren, baita, gizakia espaziora bidali eta bizirik itzultzea lortu zuten lehenak ere; Yuri Gagarin izan zen astronauta.

Unibertsoa aztertzeko teknologia

Keplerren legeak

Kopernikoren ideiak onartu eta Tycho Brahe-ren behaketetako datu astronomikoak oinarri hartuta, Kepler planeten higidura azaltzen ahalegindu zen. Azkenean lortu zuen higidura hori hiru legeen bidez azaltzea:

1. legea: Planetak orbita eliptikoetan mugitzen dira Eguzkiaren inguruan, eta Eguzkia elipse horren fokuetako batean dago.

Eredu heliozentrikoa

Ptolomeok proposatutako ereduak ezin zituen astroen mugimendu guztiak azaldu. Hori argitu nahirik, Kopernikok eredu heliozentrikoa (helios = eguzkia) plazaratu zuen XVI. mendean. Eredu honetan, Eguzkia kokatu zuen unibertsoaren erdigunean: planeta guztiak Eguzkiaren inguruan itzulika zebiltzan eta Ilargia zen Lurraren inguruan biraka zebilen astro bakarra. Eredu horretan, Lurra erdigune izatetik, besteen artean planeta bat gehiago izatera igaro zen; Ilargia, berriz, planeta izatetik, satelite izatera.

Eredu geozentrikoa

Antzinako zibilizazioetatik hasita, unibertsoaren interpretazio ugari egin dira historian. Hasiera batean, Lurra laua zela uste zen, Eguzkia eta Ilargia itsasotik ateratzen zirela eta itsasoan sartzen. Bost izar (planeta) ez, beste guztien arteko posizioa finkoa zen eta konstelazioetan elkartzen ziren. Bost “izar” horiek (planetak), berriz, nor bere abiaduran mugitzen ziren ortzian barrena.

Subscribe to RSS - unibertsoa