Bioma

Valoracion: 
Average: 4.6 (1540 votes)

Ezaugarri ekologiko eta klimatiko antzekoak dituzten eremu geografikoei deitzen zaie bioma. Bioma bakoitzak lotura estua du lurralde edo inguru geografiko horretako klimarekin. Izan ere, baldintza klimatikoek eragin handia dute toki jakin bateko paisaian nahiz leku horretako izaki bizidunengan.

Biomak antzeko ezaugarri ekologikoak eta klimatikoak dituzten eremu geografikoak dira. Biomak sailkatzeko irizpide nagusietakoa baldintza klimatikoak dira; izan ere, faktore horrek eragin handia du toki jakin bateko izaki bizidunen ezaugarrietan.

Biomak oso loturik daude klima motekin. Ikusi taula hau:

Klimak Biomak
Klima ekuatoriala Oihan tropikala
Klima tropikala Sabana
Basamortuko klima Basamortua, estepa
Klima ozeanikoa (atlantikoa) Baso hosto erorkorrak
Klima kontinentala Belardia
Klima mediterraneoa Baso mediterraneoa
Klima txinatarra Nahasia: hosto erorkorrak, tropikalak, koniferoak…
Goi-mendietako klima Taiga, tundra
Klima siberiarra Taiga
Klima polarra Tundra, izotzezko basamortua

 

Tags: