Ekonomia Aro Modernoan

Valoracion: 
Average: 2.8 (2418 votes)

Funtsean, XVI. mendean, Europako ekonomia nekazaritzan zegoen oinarrituta oraindik; alabaina, XV. eta XVI. mendeetako aurkikuntza geografikoen eta inperio kolonialen sorreraren ondorioz, industria-jarduerek (eskulangintza edo artisautza) eta, batik bat, merkataritzakoek garrantzi handia hartu zuten. Izan ere, itsasoz bestaldean gero eta nekazaritza-produktu eta gai manufakturatu gehiago behar ziren, eta, Europan, berriz, bizitza-maila, eta, ondorioz, kontsumoa, handitu egin ziren.

XVII. mendean, demografia-krisia gertatu zen Europan, eta horrek eragina izan zuen ekonomian.