Emakumea Antzinaroko Egipton

Valoracion: 
Average: 4.3 (12126 votes)

Legearen aurrean, Grezian eta Erroman ez bezala, emakumeek eta gizonek eskubide eta betebehar berdinak zituzten. Legearen aurreko berdintasun hori, gaztetatik nabari zen, neskek irakurtzen eta idazten ikasteko herriko ikastetxera joateko aukera baitzuten.

Emakumeek, armadan izan ezik, beste lanbide guztietan jardun zezaketen, gobernadore, idazle, epaile edo mediku izan zitezkeen.

Ezkontzeko orduan ere, emakumea gizonaren parekoa zen, bikotekide bakoitzak ezkondu aurretik zituen ondasunak mantentzen zituen, baita bakoitzak bere abizenak ere. Emakumeek senarra aukeratu zezaketen eta banatzeko aukera ere bazuten. Alargunduz gero, bikotearen jabetzak oinordekotzan jasotzen zituen. Berak ere bere ondasunak oinordekoei uzteko aukera izaten zuen.

Hala ere, funtzio erlijioso eta administratibo nagusiak, oro har, gizonen eskuetan zeuden eta emakumeak maiz etxeko arduretara mugatzen ziren.