Fenomeno atmosferikoak

Valoracion: 
Average: 3.9 (28 votes)

Troposferan gertatzen diren fenomeno atmosferikoetako batzuk presio atmosferikoa eta haizeak dira. Atmosferak eragiten duen presioa ez da berdina izaten planetako leku guztietan, aireak (beroa, hotza, hezea...) ez baitu berdin pisatzen beti eta, jakina, gure planetaren mugimenduaren eraginez, hainbat eratako erradiazioak jazotzen dira leku batetik bestera. Horren eraginez prezipitazio eta tenperatura ezberdinak egoten dira planetaren luze-zabalean.