Gizakiaren eragina paisaian

Valoracion: 
Average: 4.5 (757 votes)

Gizakia, une honetan dakigunetan oinarrituz, bioma zehatz batean sortu zen: sabanan. Baina Afrikako sabanatik oso goiz hasi zen mundu osora hedatzen eta gaur egun ia ez dago giza presentziarik gabeko lekurik. Salbuespen bakarra Antartika izan liteke. Hedatze-prozesu horretan, gizakiak hainbat ingururi egin behar izan dio aurre. Inguru horiek, askotan, ez zuten inolako antzik sabanako jatorrizkoarekin eta inguru horietara egokitu behar izan du. Hala ere, ezin dugu pentsatu gizakia inguru horietara egokitu baino ez dela egin, ezta pentsatu ere! Ahal izan duen neurrian, ingurua aldatu egin du, bere beharrei egoki erantzuteko. Horren ondorio dira gaurko paisaiak; askotan jatorrizkoekin zerikusi handirik ez dutenak.