Goi-mendietako klima

Valoracion: 
Average: 4 (2772 votes)

Neurri batean, behintzat, goi-mendietakoa klima polarrarekin aldera genezake. Mendikate handietako goi-mendietan eta gailurretan aurki daiteke, eta oso gogorra da gizakiarentzat. Kontuan hartu behar da igotzen ditugun 1.000 m bakoitzeko 6 °C jaisten dela tenperatura. Lurreko garaiena den Everest mendiaren gailurrean, adibidez, batez besteko tenperatura –30 °C-koa izaten da, baina neguko zenbait egunetan –60 °C-raino ere jaits daiteke. Goi-mendietako klimaren tenperatura beti 0 °C azpikoa izan ohi da. Tenperatura-bitartea asko aldatzen da leku batetik bestera, baina 10 °C ingurukoa izan daiteke.

Goi-mendietako klima ez da polarra bezain lehorra. Alderantziz, prezipitazioak ugariak izaten dira, 1.300 mm/urteko, askotan elurretan, neguan bereziki. Landaredia taigaren antzekoa izan daiteke, koniferoen azken mailarekin, edo tundrakoaren antzekoa: goroldioak, likenak… Zoritxarrez, goi-mendietako gune enblematikoetan, mendi espediziotako oinarrizko kanpalekuetan bereziki, gizakion zaborrak pilatzen dira nonahi.

 

 

Articulos Relacionados: