Gowinen V-a

gowinenV01aurrebista.png

Bob Gowin Cornell Unibertsitateko irakasleak, Gowin izena duen diagrama diseinatu zuen 1970. urtean. Besteak beste, munduan gertatzen den edozein egoera edo fenomenoren aurrean pentsatzen eta ikasten laguntzen du, era bisual batean.

Diagrama horretan, lehenbizi, ikasi edo ikertu nahi ditugun egoera edo fenomenoak (1) adierazi eta horien aurrean egiten ditugun galderak (2) idatziko ditugu. Diagramaren albo batean galdera hauen erantzunak bideratu edo ahalbidetu dituzten teoriak, legeak eta kontzeptuak (3) idatziko ditugu. Horiek dira, hain zuzen ere prozesua sostengatuko duten elementuak. Diagramaren beste aldean, galderari erantzuna emango dioten datuak (dokumentu idatziak, argazkiak, marrazkiak, grabaketakā€¦) eta datu horien eraldaketak (taulak, grafikoak, kontzeptu-mapak, infografiakā€¦) (4) adieraziko dira.

Bi alboen (pentsatzea eta egitea) arteko interakzioa konklusioetan (5) islatuko da. Konklusio horietan gure iritziak azalduko ditugu, hots, galdera nagusiei erantzuten dieten baieztapenak, lortutako datuen interpretazioak eta baliozko iritziak (ezaguera iritzietan oinarritutako baieztapenak) emango ditugu aditzera.

Utzi erantzuna