Industria motak

Valoracion: 
Average: 3.5 (46 votes)

Industria motak sailkatzeko hainbat irizpide daude. Hemen dituzue ohikoenak.

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

JABETZAREN ARABERAKO INDUSTRIA SAILKAPENA

Publikoa

Gobernua (edo beste erakunde publiko bat) da enpresaren jabea. Gehienetan langileak funtzionarioak izaten dira. Ospitale esta eskola publikoetan edo administrazioko beste alorretan lan egin dezakete.

Pribatua

  • Jabe bakarra. Pertsona bakarrarena da enpresa. Jabe horrek hartzen ditu enpresari dagozkion erabaki guztiak, eta irabaziak eta galerak ere bere gain hartzen ditu.
  • Kooperatiba. Helburu bera duen talde batek osatzen du. Helburu hori ekonomikoa, kulturala edo soziala izan daiteke. Bazkidetza boluntarioa da eta edonor egin daiteke bazkide. Taldean edo kooperatiban sartzerakoan, bazkide bakoitzak kopuru berbera ordaintzen du. Erabakiak hartzerakoan, berriz, “langile bat, boto bat” printzipioari jarraitzen zaio.
  • Sozietate anonimoa. Enpresa honetako hasierako kapitala akzioetan banatuta dago. Erabaki nagusiak akziodunen batzarretan hartzen dira, eta, kideek, zenbat akzio, hainbeste boto izango dituzte. Irabaziak ere modu berean banatzen dira, hau da, akzio kopuruaren arabera. Galerak baleude, akziodunek akzioak erosterakoan jarritako dirua baino ez lukete galduko.

 

INDUSTRIA MOTAK LANGILE KOPURUAREN ARABERA

  • Enpresa txikia: 50 langile baino gutxiago.
  • Enpresa ertaina: 50-100 langile bitartean.
  • Enpresa handia: 100 langile baino gehiago.
  • Enpresa oso handia: 1.000 langile baino gehiago.

 

EKOITZITAKO PRODUKTUAREN ARABERAKO INDUSTRIA MOTAK

  • Industria astunaoinarrizko industria ere esaten zaio. Lehengaiak produktu erdilandu bihurtzen ditu, gero beste industria batzuetan erabiltzeko. Hemen sartzen dira meatzaritza eta energia produkzioa.
  • Kapital-ondasunen industria: industria astunek erdilandutako produktuak fintzen ditu industria mota honek, ondoren beste industria batzuek erabil ditzaten.
  • Industria arinak, edo kontsumo ondasunen industriak, herritarren kontsumorako, erabat bukatutako produktuak eskaintzen ditu.
  • Goi teknologiako industriaren prozesatze teknikek gehienetan mikro-elektronika behar izaten dute.