Mendelen 2. legea

Valoracion: 
Average: 3 (68 votes)

2. belaunaldia. Aurreko belaunaldian hazi horiko ilarrak eta hazi berdekoak gurutzatuta lorturiko ilar-haziak (F1 belaunaldikoak, gogoratu denak horiak eta hibridoak zirela) erein zituen. Hazi horietatik sortutako landareen loreak autopolinizazioz ernaldu zituen Mendelek. Gurutzaketa horretatik lortutako landareen ilar-hazi batzuk horiak ziren, eta beste batzuk, berdeak; proportzio jakin batean, gainera: berde bakoitzeko hiru hori, hau da, 1/4 hazi berdeak, eta 3/4, hazi horiak.

Bigarren legeak honela dio:

Karaktereen bereizketa. Gametoak sortzean, ezaugarri jakin bat zehazten duten aleloak bereizi egiten direnez, bateratu egin daitezke, berriz, zigotoa sortzeko garaian. Hala, ezkutaturik geratu ziren karaktere errezesiboak F2 belaunaldian azaleratzen dira”.

Genetikako terminoen informazio txokoa

  • Gametoa: zelula geminalak dira.
  • Genea herentziaren oinarrizko unitatea da. DNA zati bat da, eta kromosoma batean posizio jakin bat hartzen du (locusa). Gene batek karaktere bat zehazten du, erabat edo partzialki. Gene bakoitzak bertsio desberdinak izan ditzake (aleloak) eta bertsio edo alelo bakoitzak karaktere beraren itxura desberdina kodetuko du. Aleloak hizkien bidez adierazten dira: A, B...
  •  Aleloa gene beraren forma alternatiboak edo aldaerak dira, sekuentzian desberdintzen direnak, eta, gene horren funtzioetan aldaerak eragin ditzaketenak.
  • Zigotoa bi gameto elkartzean sortutako zelula da.
  • Hibrido genetikoa: gene beraren bi alelo desberdin dituena, heterozigotoa ere deitua
  • Gainartzailea (dominantea) heterozigotoetan (Aa) indar gehiagoz agertzen den ezaugarria da. Banako batean baldin badago, ezaugarri hori da ikusiko dena. Oro har, letra larriz adierazten da.
  • Azpirakorra (errezesiboa) heterozigotoetan (Aa) azaleratzen ez den ezaugarria da. Letra xehez adierazten da normalean.

 

Articulos Relacionados: