Mendia

Valoracion: 
Average: 4.9 (1973 votes)

Inguruko lurrak baino nabarmenki gorago dagoen lur zatia, inguruko lurrek baino nabarmenki altitude handiago duena. Zenbaitetan bakartua ager daiteke, baina askotan multzo eta lerroak osatuz edo taldeka agertzen da. Hori dela-eta, mendi-elkarketa horiei izen bereziak eman ohi zaizkie.

Mendikatea deitzen zaio mendi, haran, arro, ordoki, ibai, aintzira… edo beste elementu geografikoz osatutako mendi-elkarketa lerrotuari; elementu bakoitzak bere orientazioa badu ere, multzoak ,oro har, norabide orokor bakar bat izan ohi du; mendiek kate edo lerro luze baten itxura hartzen dute. Kate hori txikiagoa denean eta mendien gailurrek segida edo lerroa osatzen dutenean, mendi horiek mendilerroa osatzen dutela esan ohi dugu. Mendilerroan eta mendikatean ez bezala, mendiek, luzetarako ardatz batean lerratu ordez, multzo edo gune bakar bat osatzen dutenean, mendigunea dela esan ohi da.

Tags: