Monarkia

Valoracion: 
Average: 3.7 (79 votes)

 Monarkia estautaren buruzagitza errege edo erreginak duen aginte  mota da, eta honako berezitasun hauek ditu:

  • Aginpidea pertsona bakar baten eskuetan dago.
  • Pertsona horri errege edo erregina deitzen zaio.
  • Errege-erreginen aginpideak hil arte edo beste batengan abdikatu arte irauten du.
  • Europako monarkietan, errege-erreginen botere absolutua monarkia parlamentario bilakatu da, eta konstituzio baten bitartez arautzen dira legeak eta agintea parlamentuaren eskuetan dago.
  • Hereditarioa da. Jaiotzez da errege edo erregina, ez herriak aukeratuta.
  • Gobernuko pertsonarik gorena da.

Historian zehar errege-erreginen aginpideak aldaketa handiak izan ditu. Antzina errege-erreginen botereak ez zuen mugarik, botere absolutua zuten, ez zegoen botere banaketarik  eta Jainkoaren aurrean bakarrik ziren beren eginen erantzule.

Egun, monarkia konstituzionale edo monarkia parlamentariotan errege-erreginen boterea gobernu eta parlamentuaren eskuetan geratu da. hau da, konstituzio baten bidez parlamentuari gobernatzeko ahala ematen zaio. Eta errege-erreginak ez dute zuzenean agintzen.

Monarkiak hereditario izaten jarraitzen du, eta oinordekotza errege familiako norbaiti dagokio beti. Kasu batzuetan gizonezkoak bakarrik izan daitezke oinordeko.  Erregea eta erregina, bizitza osorako dira errege eta erregina, abdikatzen edo erregetza oinordeko baten eskuetan uzten ez badute behinik behin.