Nazioarteko merkataritza: merkataritzaren balantzea

Valoracion: 
Average: 2.4 (35 votes)

Merkataritzaren balantzea da denbora tarte jakin batean (gehienetan urtebete) herrialde batek beste batzuei saltzen dizkien produktuen irabazien eta erosten dizkien produktuen irabazien arteko diferentzia; hau da, esportazioen eta inportazioen arteko diferentzia.

 

 

 

 

 

 

 

 

Superabitak esan nahi du esportazioen irabaziak handiagoak direla inportazioen kostuak baino. Defizita, berriz, inportazioak esportazioak baino gehiago direnean gertatzen da.

Balantze positiboa = superabita  Balantze negatiboa = defizita

                 

Beste datu erabilgarri bat herrialdeen ordainketen balantzea da. Ordainketen balantzeak kontuan izaten ditu herrialde bateko herritarren eta gainerako herrialdeetako herritarren arteko transakzio guztiak. Hau da, ez esportazioak eta inportazioak bakarrik, baizik eta zerbitzuak, kapital mugimenduak (turistek gastatutako dirua edo langile immigranteek etxera bidalitakoa) eta finantzen transakzioak (inbertsioak edo kanpoko enpresen erosketak).

Herrialderen batek ordaindu baino gehiago irabazten badu, ordainketen balantzea positiboa izango da. Irabazi baino gehiago ordaintzen badu, berriz, balantzea negatiboa izango da.

Herrialde batek balantze negatiboa badu, beste herrialdeekin zorretan egongo da. Kanpo-zorra duela esaten da.