Enpresak kokatzeko faktoreak: langileak

Valoracion: 
Average: 3.4 (29 votes)

Enpresa batek behar duen langile kopurua eta euren kalifikazioa oso faktore garrantzitsuak izan daitezke lantegia non kokatu erabakitzeko.

Enpresa batzuek, esaterako goi-teknologiako lantegiek, kalifikazio altuko eta ondo trebatutako langileak behar dituzte. Horren ondorioz, ikerketa guneetatik edo unibertsitateetatik gertu kontatzen dira.

Beste enpresa batzuek, adibidez ehungintzakoek, normalean kalifikazio gabeko langileak behar dituzte. Beraz, lantegi asko langileen soldatak baxuak diren eta langileen eskubideak murriztuta dauden herrialdeetan kokatzen dira.

Herrialde garatuetan lan-orduak kontrolatuta daude eta langileen eskubideak, adibidez elkartzeko edo greba egiteko eskubideak, onartuta. Langileek ordaindutako oporrak izaten dituzte, langabeziaren onurak eta osasun asegurua.

Garatzeko bidean dauden herrialdeetan, berriz, lan-egunak oso luzeak dira, oso atseden gutxi izaten dute eta osasun eta segurtasun baldintza minimoak ez dira errespetatzen. Soldatak ere oso baxuak dira, eta langileek gehienetan ez dute langabeziako onurarik eta osasun asegururik jasotzen.

Europa ekialdeko herrialdeetan (Errumania, Polonia, Eslovenia, Txekiar Errepublika eta Eslovakia) esaterako, 2004az geroztik, Europar Batasunean sartu zirenetik, langileak onura horiek izaten hasi dira. Euren hezkuntza-mailaren ondorioz, langile trebatuak dira, baina soldata baxuak dituzte.

Txinan eta Indian, Erresuma Batuan baino % 25 merkeagoa da ustiapen gastua. Gaur egun, gero eta gehiago nahi izaten dira produktu merkeak, adibidez, ehungintzan eta elektronika. Gainera, Txinak eta Indiak eskulan ugari dute.