klima

Bioma

Ezaugarri ekologiko eta klimatiko antzekoak dituzten eremu geografikoei deitzen zaie bioma. Bioma bakoitzak lotura estua du lurralde edo inguru geografiko horretako klimarekin. Izan ere, baldintza klimatikoek eragin handia dute toki jakin bateko paisaian nahiz leku horretako izaki bizidunengan.

Biomak antzeko ezaugarri ekologikoak eta klimatikoak dituzten eremu geografikoak dira. Biomak sailkatzeko irizpide nagusietakoa baldintza klimatikoak dira; izan ere, faktore horrek eragin handia du toki jakin bateko izaki bizidunen ezaugarrietan.

Tags: 

Itsas korronteen eragina tenperaturan

Prezipitazioekin gertatzen zen bezala, itsas korronteek eragin handia dute tenperaturetan. Ozeanoetan korronte hotzak eta beroak daude, eta bakoitzaren eragina ezberdina izaten da.

Kontinentaltasunaren eragina tenperaturan

Kontinente batean barneratzen ari garen neurrian gertatzen diren ezaugarri multzoari deitzen diogu kontinentaltasuna.

Latitudearen eragina tenperaturan

Gauza ezaguna da ekuatore aldean poloetan baino bero handiagoa egiten duela. Ekuatore eta poloetara hurbiltzen ari garen neurrian, tenperatura jaitsi egiten da (latitude gradu bakoitzeko, gutxi gorabehera, 0,5 °C jaisten dela ikus daiteke).

Altueraren eragina tenperaturan

Oso ezaguna da nolako aldea egoten den mendi gailurren eta inguruko haranen arteko tenperaturan. Denok ikusi izan ditugu inoiz goimendiak elurrez estalita eta haranak batere elurrik gabe.

Tenperaturen faktore eragileak

Eguraldiaz edota klimaz hitz egiten hasten garenean, tenperatura da gehien aipatzen dugun elementua. Horrek badu bere arrazoia: tenperatura da geure gorputzean eraginik handiena duena, eta errazen nabarmentzen duguna. Izan ere, tenperaturek bizitzarako garrantzi handia dute.

Itsas korronteen eragina prezipitazioetan

Faktore hau aztertu aurretik, ohar gaitezen gauza harrigarri batez. Munduko basamorturik lehorrenetakoak itsasertzean daude: Atakama (Txileko basamortua) eta Namib (Namibiako basamortua). Nola izan daiteke hori? Itsasertzean eta basamortua?

Kontinentaltasunaren eragina prezipitazioetan

Ez da batere erraza faktore honen eragina azaltzea, ez baita gauza erraza hori argi agertzea, baina lehenengo eta behin zera esan genezake: zenbat eta ekuatoretik urrutiago, hainbat eta prezipitazio gutxiago. Lurralde bakoitzean jasotako erradiazio kopuruarekin loturik dugu faktore hau.

Latitudearen eragina prezipitazioetan

Ez da batere erraza faktore honen eragina azaltzea, ez baita gauza erraza hori argi agertzea, baina lehenengo eta behin zera esan genezake: zenbat eta ekuatoretik urrutiago, hainbat eta prezipitazio gutxiago. Lurralde bakoitzean jasotako erradiazio kopuruarekin loturik dugu faktore hau.

Altueraren eragina prezipitazioetan

Erliebeak sortarazitako prezipitazioak, orografikoak, aztertzean ikusi ahal izan dugunez, aireak mendian gora egitean, hoztu egiten da eta asetasun puntura iritsi.

Subscribe to RSS - klima