planetak

Planeta nanoak

2006ko abuztuaren 24an Nazioarteko Astronomia Elkarteak astroak sailkatzeko kategoria berri bat sortu zuen: planeta nanoak. Multzo horretan sailkatutako astrorik ezagunena Pluton da.

Jupiter

Eguzki-sistemako bosgarren planeta da eta denen artean handiena.

Jupiterrek ez du gainazal solidorik: gasezko planeta da. Guk ikusten duguna atmosfera sendo bat da eta hango lainoak, hainbat bandatan antolatuta. Jupiterren argazkietan ikus daitekeen Orban Gorri Handia izeneko egitura obala ekaitza da; berau da, laino guztien artean, gehien nabarmentzen dena. Gainazalean dauden gasezko geruzak zeharkatuko bagenitu, nukleo solido batera iritsiko ginateke.

Marte

Martek aspaldidanik liluratu du gizakia; izan ere, Lurretik ikus daitekeen planetetako bat izateaz gain, kolore gorrixka baitu. Hori dela-eta, planeta gorria izenez ere ezagutzen da. Planeta gorri honen orbita oso eliptikoa da, Lurrarena eta Artizarrarena ez bezala. Marteren gainazala, bestalde, kraterrez, mendikatez eta kanalez (bailara estuak edo arroilak) beteta dago. Gaur egun, Marteko tenperaturak direla-eta, ura egoera solidoan bakarrik egon daiteke bertan, baina litekeena da antzina ur likidoa ere egotea agian.

Artizarra

Artizar planetaren orbita da Lurraren orbitatik gertuen dagoena; tamainari dagokionez ere, Artizarra da Lurraren antzekoena.

Artizarraren atmosfera, gehienbat, karbono dioxidoz osatuta dago eta azido sulfurikozko laino beltzak ditu.Atmosfera ilun horrek zaildu egiten du gainazalaren azterketa. Tenperaturari dagokionez, eguzki-sistemako planetarik beroena da (482 ºC-ko tenperatura maximoa), oso berotegi-efektu handia gertatzen delako han.

Merkurio

Eguzkitik gertuen dagoen planeta da: 57.910.000 km. Haren translazio-periodoa, horregatik, eguzki-sistemako laburrena da: 87,96 egunekoa.

Saturno

Urano

Eguzki-sistemako zazpigarren planeta da.

Hau ere gasezko planeta da; osagai nagusia hidrogenoa da.

Beste planeten aldean, Urano oraindik urte gutxi dela aurkitutako planeta da: 1781ean.

Neptuno

Zortzigarrena planeta hau da Eguzkitik urrutien dagoena.

1846an aurkitu zuten eta oraindik gauza gutxi dakigu berari buruz.

Kolore urdina du, baina ez du zerikusirik itsasoarekin. Neptuno ere gasezko planeta dugu.
 

Eguzki-sistema

Planeta izena ematen zaie izar baten inguruan itzulika dabiltzan eta berezko argirik ez duten astroei. Eguzki-sistemak zortzi planeta ditu; ondorengo hauek, Eguzkitik gertuen dagoenetik hasita: Merkurio, Artizarra, Lurra, Marte, Jupiter, Saturno, Urano eta Neptuno.

Eguzki-sistemako planetak, kokapena nahiz osaketa kontuan hartuta, bi multzotan banatzen dira:

Subscribe to RSS - planetak