prezipitazioak

Itsas korronteen eragina prezipitazioetan

Faktore hau aztertu aurretik, ohar gaitezen gauza harrigarri batez. Munduko basamorturik lehorrenetakoak itsasertzean daude: Atakama (Txileko basamortua) eta Namib (Namibiako basamortua). Nola izan daiteke hori? Itsasertzean eta basamortua?

Kontinentaltasunaren eragina prezipitazioetan

Ez da batere erraza faktore honen eragina azaltzea, ez baita gauza erraza hori argi agertzea, baina lehenengo eta behin zera esan genezake: zenbat eta ekuatoretik urrutiago, hainbat eta prezipitazio gutxiago. Lurralde bakoitzean jasotako erradiazio kopuruarekin loturik dugu faktore hau.

Latitudearen eragina prezipitazioetan

Ez da batere erraza faktore honen eragina azaltzea, ez baita gauza erraza hori argi agertzea, baina lehenengo eta behin zera esan genezake: zenbat eta ekuatoretik urrutiago, hainbat eta prezipitazio gutxiago. Lurralde bakoitzean jasotako erradiazio kopuruarekin loturik dugu faktore hau.

Altueraren eragina prezipitazioetan

Erliebeak sortarazitako prezipitazioak, orografikoak, aztertzean ikusi ahal izan dugunez, aireak mendian gora egitean, hoztu egiten da eta asetasun puntura iritsi.

Prezipitazioen faktore eragileak

Troposferaren osagaiak berdintsuak dira lurrazal osoan. Baina prezipitazio kopurua ez da hala izaten. Leku batzuetan, ekuatore aldean, adibidez, ia egunero egiten du euria, eta basamortuetan, berriz, oso gutxitan. Egoera honen aurrean, galdera asko egin geniezazkioke geure buruari.

Konbergentziazko prezipitazioak

Prezipitazio-mota hauek ekuatore inguruan gertatu ohi dira. Izan ere, ekuatore-parean egiten dute topo Kantzer eta Kaprikornio tropikoetatik datozen haizeek, alisio izenekoek. Haize horiek hezetasuna ekartzen dute eta, elkar jotzen dutenean, eurite handiak sorrarazten dituzte.

Prezipitazio konbektiboak

Prezipitazio ziklonikoak

Behe-presioko guneetan, hau da, depresio edo borrasketan, horietan sortzen diren fronte hotz eta beroak tarteko, prezipitazioak sortzen dira. Prezipitazio horiek dira prezipitazio ziklonikoak.

Prezipitazio orografikoak

Prezipitazio hauek airea mendian gora igotzen denean sortzen dira. Airea mendian gora igoz doan neurrian, hoztu egiten da eta berarekin daraman hezetasuna asetasun-punturaino heltzen da. Orduan, ura kondentsatu egiten da eta prezipitazioa hasi.

Itsasertzeko prezipitazioak

Itsasotik datozen aire epel eta hezeek eta kontinente gainean dauden aire hotzagoek elkar jotzen dutenean gertatzen dira prezipitazio hauek. Eskeman marrazturik dator nola gertatzen den prezipitazio-mota hau. Bertan garbi ikus dezakezunez, itsasotik heldutako airea hoztu egiten da, lurreko aire hotzarekin talka egiten duenean, eta prezipitazioak sortzen dira.

Subscribe to RSS - prezipitazioak