Erromanizazioa

Valoracion: 
Average: 4 (8088 votes)

Erromanizazioa Erromak beste lurralde bat bereganatzeko prozesuari deitzen zaio. Erromarena  ez zen izan konkista militarra bakarrik, bere kultura, hizkuntza eta ezaugarri orokorrak ere ezartzen baitzituen imperio osoko egoera bateratuz.

Erromanizazioa k.a. II. Mendetik k.o. V. mendera arte eman zen, beraz  gure lurraldeetan Antzinaroa erromanizazio garaiarekin parekatu dezakegu.

Erromanizazioa euskal lurraldeetan

Erromanizazioa ez zen modu berean egin leku guztietan. Iparraldean adibidez, nahiko ahula izan zen, hegoaldean berriz sakona eta eraginkorra izan zen.

Erromatarrek  lurraldea bi multzo nagusitan antolatu  zuten: ager vasconum eta saltus vasconum.

Ager delakoa, gutxi gorabehera, isurialde mediterraneoak hartzen duen lurraldea izango litzateke. Lur horiek egokiak ziren, gaur egun ere hala dira, erromatarrek lantzen zuten nekazaritzarako, ardoa, garia eta olioa lantzeko, alegia.

Saltus delakoa, isurialde atlantikoa alegia, menditsuagoa eta basoz betea zegoen. Uste zenaren aurka, azken urteotako indusketa arkeologikoetan laboreak, garia, garagarra, oloa, eta abar aurkitu dituzte; beraz maila apalean bada ere, nekazaritza mota hori ere ezagutzen zuten. Itsaso aldeko esparru geografiko horretan garrantzi handiagoa izan zuten abeltzaintzak, meatzaritzak eta baita esklaboak eta mertzenarioak lortzeko ahaleginek ere.