Antzinako India

India Asiaren hegoaldean kokatzen den penintsula handia da, triangelu itxurakoa. Iparraldean Himalaiako menditzarrekin muga egiten du eta hegoaldean Indiako Ozeanoarekin.

India izena, Indo (edo Indus) ibaiaren izenetik dator.

Antzinako India deritzoguna, Indo haraneko zibilizazioa, K.a. 3300 urtean hasi zen, gaur egungo Pakistan eta mendebaldeko Indian. Zibilizazio hark, gorabehera handiekin, K.a. 180 arte iraun zuen.

Antzinako India: bilakaera politikoa

Indiako antzinako historiak hainbat garai bizi izan zituen.

K.a. 3000-2000 artean Indo ibaiaren zibilizazioa deitzen zaio. Garaiko biztanleek zibilizazio handia garatu zuten, Egipto edo Mesopotamiakoarekin alderatu daitekeena. Hiriak sortu zituzten (badirudi munduko hiri nagusiak izan zirela, 40.000 biztanletik gorakoak) eta nekazaritza eta merkataritza indartsua zuten. Indiako artisauak zeramikan trebeak ziren.

K.a. 2000 urte inguruan Irandik zetozen arioak Indo ibaiaren bailaran ezartzen joan ziren. Arioen zibilizazioa esaten zaio. Politikoki zatiketa eta batasun ugari izan ziren, eta hainbat erresuma sortu ziren, beti brahaman apaizen laguntzaz. Dena den hizkuntza bakarra (sanskritoa) eta erlijio bakarra, hinduismoa, ezarri zituzten. Kasten gizarte-antolaketa sortu zuten eta burdinaren eta brontzearen lanketa bultzatu zuten.

K.a. IV. mendean Chandragupta Maurya jeneralak ordura arteko buruzagia bota eta errege izendatu zuen bere burua. Indiako historiako enperadore handienetakoa, ia India osoaren jabe egin zen eta Maurya Inperioari hasiera eman zion. Azken urteetan tronua utzi eta aszeta bihurtu zen. Haren biloba Ashoka Indiaren fundatzailea kontsideratzen da, lur guztien lehenengo batasuna egin baitzuen. Indiako enperadore handiena bihurtuko zen. Enperadore krudela, fidelak ez zitzaizkion 500 ministro eta 99 anaiorde hil omen zituen. Azkenean, krudelkeriak eta isuritako odolak Ashoka bera ere izutu zuen eta Budaren ikaskuntzei jarraitu eta budismoa onartzera eraman zuten. K.a. 260 urtean budismoa Indiako erlijio ofizial bihurtu zuen. Bera hil ondoren Maurya Inperioak urte gutxi iraun zuen, K.a. 180. urtea arte. Ondoren, Indiak era guztietako inbasioak jasan zituen: persiarrak, greziarrak, arabiarrak, portugaldarrakā€¦

Utzi erantzuna