Itsas korronteen eragina prezipitazioetan

Faktore hau aztertu aurretik, ohar gaitezen gauza harrigarri batez. Munduko basamorturik lehorrenetakoak itsasertzean daude: Atakama (Txileko basamortua) eta Namib (Namibiako basamortua). Nola izan daiteke hori? Itsasertzean eta basamortua? Hainbat arrazoi egon daitezke, mendietan sortzen den foehn efektua, esate baterako. Baina arrazoi nagusia beste bat da: basamortu horien aurreko korronte hotzak. Namib eta Atakama, biak kontinentearen mendebaldean daude, biak itsasertzean eta biek itsas korronte hotz bat dute aurrean (Benguela Namib basamortuak eta Humboldt Atakama basamortuak). Korronte hauen eragina bikoitza da: alde batetik, hotzak direnez, korronte hauetan lurruntzea zailagoa da eta bestetik, aire heze eta epelak korronte hauen gainetik pasatzen direnean, hoztu egiten dira, hezetasunez aseta geratu, hezetasuna berehala kondentsatu, eta prezipitazioak hasten dira… baina itsasoan. Airea kostalderaino heltzen denean, hezetasunik gabe heltzen da, eta zerbait gorde badu, lurraren parean berotu egiten da airea, asetasun puntua igoz eta prezipitazioak sortzeko gaitasuna galduz.

Kontinentaltasunaren eragina prezipitazioetan

Ez da batere erraza faktore honen eragina azaltzea, ez baita gauza erraza hori argi agertzea, baina lehenengo eta behin zera esan genezake: zenbat eta ekuatoretik urrutiago, hainbat eta prezipitazio gutxiago. Lurralde bakoitzean jasotako erradiazio kopuruarekin loturik dugu faktore hau. Ekuatoretik urruntzen garen heinean, Eguzkitik datorren erradiazio kopurua txikiagoa izaten da eta horrek lurruntzea zailago bihurtzen du. Bestalde, badugu garrantzizko beste puntu bat ere: atmosferaren egonkortasuna. Ikusi dugunez, ekuatore aldean, Eguzkitik datorren erradiazio kopururik handiena jasotzen den lekuan, behe-presioak daude eta behe-presio horiek ezegonkortasuna dakarte, eta ezegonkortasunak prezipitazioak. Ekuatore inguruetatik urrutiratzean egonkortasuna gero eta nabarmenagoa da eta, ondorioz, prezipitazio kopurua gero eta txikiagoa.

Latitudearen eragina prezipitazioetan

Altueraren eragina prezipitazioetan

Erliebeak sortarazitako prezipitazioak, orografikoak, aztertzean ikusi ahal izan dugunez, aireak mendian gora egitean, hoztu egiten da eta asetasun puntura iritsi. Orduan, lurrunetatik sortutako tantak handituz joaten dira eta bere pisuarengatik airean mantentzeko gai ez direnean, erori egiten dira, prezipitazioak sortuz mendiaren goialdean. Horregatik, mendi gailur eta magaletan inguruko haran eta ibarretan baino prezipitazio kopuru handiagoa jasotzen da. Beraz, eta laburtuz, honela esan genezake: zenbat eta altuago hainbat eta prezipitazio kopuru handiagoa.

Prezipitazioen faktore eragileak

Troposferaren osagaiak berdintsuak dira lurrazal osoan. Baina prezipitazio kopurua ez da hala izaten. Leku batzuetan, ekuatore aldean, adibidez, ia egunero egiten du euria, eta basamortuetan, berriz, oso gutxitan. Egoera honen aurrean, galdera asko egin geniezazkioke geure buruari. Basamortuez, esate baterako. Nola izan daiteke Peru eta Txileko kostaldean, itsasotik hurbil, munduko basamorturik lehorrenetakoa egotea? Ez al dira horra iristen itsasertzeko prezipitazioak? Edo, zergatik dago tropikoetatik hain urrun Gobi desertua, basamortuak berez tropiko inguruetan egoten badira? Galdera ugari egin daiteke, eta ez basamortuei buruz bakarrik. Nola banatzen dira prezipitazioak lurrazalean? Zein dira prezipitazioen faktore eragileak? Azkeneko galdera horri erantzuna eman nahiz abiatuko gara gure azterketan. Hauek dira prezipitazioen banaketan kontuan izan behar ditugun faktoreak:

  1. Altuera
  2. Latitudea
  3. Kontinentaltasuna
  4. Itsas korronteak

Konbergentziazko prezipitazioak

Prezipitazio-mota hauek ekuatore inguruan gertatu ohi dira. Izan ere, ekuatore-parean egiten dute topo Kantzer eta Kaprikornio tropikoetatik datozen haizeek, alisio izenekoek. Haize horiek hezetasuna ekartzen dute eta, elkar jotzen dutenean, eurite handiak sorrarazten dituzte.