Artizar planetaren orbita da Lurraren orbitatik gertuen dagoena; tamainari dagokionez ere, Artizarra da Lurraren antzekoena.
Artizarraren atmosfera, gehienbat, karbono dioxidoz osatuta dago eta azido sulfurikozko laino beltzak ditu.Atmosfera ilun horrek zaildu egiten du gainazalaren azterketa. Tenperaturari dagokionez, eguzki-sistemako planetarik beroena da (482 ºC-ko tenperatura maximoa), oso berotegi-efektu handia gertatzen delako han.
Lurretik ikus daitekeen planeta da, Eguzkia sartu eta lehen hiru orduetan bakarrik bada ere. Artizarra da, Ilargiaren eta Eguzkiaren ondoren, ikus dezakegun astro distiratsuena.
Merkuriorekin batera, sateliterik ez duen planeta bietako bat da.
Batez besteko distantzia Eguzkira |
108.200.000 km |
Diametroa |
12.104 km |
Errotazio-periodoa |
243,01 egun |
Translazio-periodoa |
224,70 egun |
Gainazaleko batez besteko tenperatura |
464 ºC |
Satelite kopurua |
0 |