Botere-banaketa

Valoracion: 
Average: 3.8 (5508 votes)

Botere-banaketa Estatuaren funtzioak banatzeko eta ordenatzeko era dugu. Sistema honi esker, funtzio nagusi bakoitza erakunde publiko desberdin bati esleitzen zaio. Botere-banaketa, estatu modernoen ezaugarri nagusietakoa, hirutan gauzatzen da: botere legegilea, botere betearazlea (edo gobernua) eta botere judiziala.

  • Botere legegilea

Herriak zuzenean aukeratzen duen parlamentuak du botere legegilea. Ganbera bakarrean antola liteke (EAEko Legebiltzarra, esaterako) edo bi ganberakoa (Espainiako Kongresua eta Senatua).

Botere legegilearen eginkizun nagusiak dira legeak onartzea, ezereztea edo aldaraztea, zergak ezartzea, arazo politikoak eztabaidatzea eta argitzea eta gobernua bera kontrolatzea, hiritarren iritzia kontuan hartuta beti.

  • Botere betearazlea edo gobernua

Parlamentuan gehiengoa lortu duen alderdiak osatzen du gobernua eta herriaren nahiaren egiletzat hartzen da. Estatuaren eguneroko kudeaketaren ardura du bere gain. Funtzio nagusia barne- eta kanpo-politika zuzentzea du, legeak betetzen direla bermatzea, defentsa eta oinarrizko zerbitzuak ziurtatzea…

Estatu demokratikoetan botere betearazlea pertsona bakarrekoa izaten da: gobernuburua, presidentea, lehen ministroa, kantzelaria...

  • Botere judiziala

Erakundeak,erakundeen antolaketa,estatuaren egitura,demokraziaBotere judizialari dagokio legeak ondo betetzen diren epaitzea, lege-hausteak epaitzea eta hiritarren eskubideak bermatzea. Horregatik eta ondorioz, aurreko beste bi botereetatik bereizita dago, erabateko askatasuna ziurtatzeko. Botere judiziala bermatzeaz epaileak arduratzen dira.