CFC (klorofluorokarbonatuak) hidrokarburoen deribatu aseak dira. Metano eta etano molekuletan, hidrogeno atomoak kloro eta fluor atomoz ordezkatzean, sortzen dira CFC-ok.
Oso molekula egonkorrak dira, eta 60-240 urte artean iraun dezakete atmosferan. CFC konposatuek erreaktibotasun txikia duten arren,ozonoarekin erreakzionatzen dute eta suntsitzen, ozono-geruza.