Giza-eskubideak

Valoracion: 
Average: 3.1 (4707 votes)

Pertsonari aitortzen zaizkion zenbait oinarrizko balore edo ahalmen dira. Norberaren estatusa, sexua, joera sexuala, etnia edo herritartasuna edozein izanda ere, ukaezinak dira eta ezin da horin kontrako legerik ezarri.

Grezia klasikoan hirietako biztanleria hiru multzotan banatzen zen: hiritarrak, atzerritarrak edo metekoak eta esklaboak. Greziarrentzat esklabotza gauza naturala zen. Aristoteles filosofo ezagunarentzat, adibidez, gauza jakina zen batzuek, berez, libre izan behar zutela eta beste batzuek, berez ere, esklabo.

Data garrantzitsuak:

  • 1537 urtea: giza eskubideen lehen aipamena
  • 1776ko Virginiako Eskubideen Adierazpena giza eskubideen lehen aitortza
  • 1789an Frantziako Iraultzak Gizakien eta Herritarren Eskubideen Adierazpena plazaratu zuen:
    • Feudalismoaren eta Antzinako Erregimenaren abolizioa, Erregearen subiranotasunaren ordez, nazioaren subiranotasuna
    • Jaiotzazko pribilegioen lekuan gizaki guztien askatasun eta berdintasuna
    • Beste eskubide garrantzitsuak: askatasuna, segurtasuna, jabetza, adierazpen-askatasuna...

Gaur egun orokorrak diren beste zenbait eskubide, aldiz, ez ziren jasotzen bi adierazpen horietan. Adibidez, ez zen esklabismoa abolitu, ez eta gizon-emakumeen arteko berdintasuna onartu ere. Hala eta guztiz ere, 1776ko eta 1789ko adierazpenak giza eskubideen aitorpen-bidean mugarri garrantzitsutzat hartzen dira.

XIX eta XX. mendeetan langileriaren borrokek, emakumeen mugimendu sufragistek, herri-askatasunerako mugimenduek eta abarrek bultzada handia eman zioten giza eskubideen hedapenari. Bigarren Mundu-Gerraren basakeriaren ondoren iritsiko zen giza eskubideen aldeko aldarrikapen nagusia.