Kausa-ondorioa

Valoracion: 
Average: 3.3 (88 votes)

Kausa-ondorio erlazioak adierazteko ez dago bide bat soilik, batzuetan kausa ematen dugu lehendabizi eta gero ondorioa; besteetan, aldiz, ondoriotik abiatzen gara hori eragin duten arrazoiak edo kausak azaltzeko.

Oro har, goiko eskema sinplifikatuz honako hau da gehien erabiltzen dena:

Ekintzak (eragileak) kausatzat hartuko lirateke kasu honetan, eta, efektuak, ondoriotzat.

Kontuan hartu, baita, kausa-ondorio erlazio batean ondorioak sor daitekeen beste erlazio baten kausak izan daitezkeela, kausa-ondorio erlazio kate luzeago bat osatuz.

Adibideak:

Etengabeko giza-jardueren eraginez ekosistemak hondatu egin dira. (KAUSA-ONDORIOA)

Ekosistemen hondamendia gertatzearen arrazoia, etengabeko giza-jardueren eragina izan da. (ONDORIO-KAUSA)

Nagusiki hauek dira erlazio hau adierazteko erabiltzen diren hizkuntza-baliabideak:

1. Hainbat izen: ondorio, arrazoi, batura…

"Biodibertsitatearen galera faktore askoren ondorio da. Giza-jarduerak dira ekosistemak desagertzearen arrazoia…"

2. Hainbat aditz: eragin, ekarri, sortu…

"Parke naturalak sortzean biodibertsitatea kontserbatzen da. Faktore abiotikoek ere ekosistemen hondamendia sortarazten dute…"

3. Testu antolatzaileak: -elako, da eta, bait-, -enez gero, -enez, Nola…

"Euskal Herrian duna gutxi ikus daitezke, erliebea malkartsua baita."