Lurraren barne egituraren eredu dinamikoa

lurraren-barnealdea-aurrebi.jpg

Zientzialariek, zeharkako metodoen bidez, Lurraren barne-egiturari buruzko informazioa interpretatu behar izaten dute. Materialen portaera mekanikoa hartzen bada irizpidetzat, eredu dinamikoa ondorioztatzen dute.

•  Litosfera: Kanpoko geruza da; lurrazalaren eta goi-mantuaren zati banak osatzen dute. Geruza zurruna da.

•  Astenosfera: Litosferaren azpian dago. Astenosfera da mantuaren sakonera txikieneko zatia. Geruza plastikoa da eta, tenperaturaren eta presio altuen ondorioz, arrokak urtu egiten dira gune batzuetan.

•  Mesosfera: Astenosfera baino barrurago mesosfera dago; hau da, astenosferari ez dagokion mantuaren gaineko zatiak osatutako geruza. Nukleoa ukitzen duen gunean, D eremua dago; eremu horretan, uste denez, material urtuak egon litezke.

•  Endosfera: Barne-barneko geruza da; barneko nukleoa eta kanpoko nukleoa hartzen ditu. Uhin sismikoen hedapenari buruzko ikerketek erakutsi dutenez, endosferaren kanpoaldea (kanpoko nukleoa) material urtuz osatuta dago, izan ere, gune horretan uhin batzuen transmisioa eten egiten baita.

Utzi erantzuna