Lurraren barne egituraren eredu estatikoa

lurraren-barnealdea-aurrebi.jpg

Lurraren barne-egitura aztertzeko zeharkako metodoak erabili behar izaten direnez, interpretatu beharra dago lortzen den informazioa. Azterketa-eredua jarraitzean materialen konposizioa hartzen bada irizpidetzat, ondoren azaltzen dugun eredu estatikoa ondorioztatzen da:

  • Lurrazala: Lurraren kanpo-geruza da. Bi atal ditu: azal kontinentala eta azal ozeanikoa. Azal kontinentala era askotako materialek osatzen dute. Materialok, gainera, hainbat adin izan dezakete: baita 3.800 milioi urte arteko antzinatasuna ere. Azal ozeanikoa, aldiz, geologiaren ikuspuntutik begiratuta, homogeneoagoa da eta arroka nahiko gazteez osatua.
  • Mantua: Azalaren azpian dago. Askoz osaera uniformeagoa du, baina bi sektore aski desberdinak ditu: olibinoa duen goi-mantua eta materia dentsoagoz (silikatoz, esaterako, baina burdina gehiagorekin) osatutako behe-mantua .
  • Nukleoa: Barne-barneko geruza da. Dentsitate handia izatea du honen ezaugarri nagusia, burdina eta nikel-aleazioak baititu materialetan. Baliteke barneko nukleoa burdina puruz osatuta egotea ere.

Utzi erantzuna