Mikroskopioaren erabilera

mikroskopioa1-aurrebista.jpg

Hemen duzu gaur egungo mikroskopio arrunt baten irudia. Bertan ikus ditzakezu:

  • Okularrak: begiratzeko leiarrak.
  • Objektiboak: ikusi nahi dugunari hurbiltzen zaizkion leiarrak.
  • Gertakina: mikroskopioaren bidez ikusteko asmotan porta gainean prestatu duzuna.
  • Objetu-euskarria: gertakina jartzeko oinarria. Erdian zulo bat du.
  • Ispilua: argi-iturri bezala erabiltzen da. Argi-iturri elektrikoa duten mikroskopioak ere badira.
  • Fokuratze-torlojoa: torlojo horren bidez, objektiboa gertakinera hurbiltzen dugu, edo urrutiratu, ikusi nahi duguna fokatzea lortzen dugun arte.

Hor goiko marrazkiarekin eta ezkerreko oharrekin nahiko ondo ulertuko duzu nolakoa den mikroskopioa. Goazen orain tresna hori erabiltzerakoan beti kontuan izan behar dituzun aholku batzuk ikustera:

  1. Okularretik begiratu eta ispilua mugitu alde batera eta bestera ahalik eta argi gehien jasotzen duen eran utziz.
  2. Ikusi nahi duzun gertakina objetu-eusakarriaren erdian ipini, zuri interesatzen zaizun zatia objektiboaren behean jarriz.
  3. Fokuratze-torlojoa mugitu objektiboa gertakinaren hurbil-hurbileraino jaitsi arte, baina hura ukitu gabe.
  4. Okularretik begiratuz, jarraitu fokuratze-torlojoa gora eta behera mantso-mantso mugituz ikusi nahi duzuna fokuratzea lortu arte.

Hemen alboko eskema honetan ikus dezakezu nola funtzionatzen duen mikroskopio arrunt batek.

Utzi erantzuna