Eguzkitik gertuen dagoen planeta da: 57.910.000 km. Haren translazio-periodoa, horregatik, eguzki-sistemako laburrena da: 87,96 egunekoa.
Merkurio da eguzki-sistemako planetarik txikiena. Planeta txikia izaki, oso grabitate-indar txikia du eta ezin die gasei eutsi. Ondorioz, ia ez du atmosferarik. Hori dela-eta, han ez da berotegi-efektua ematen eta tenperatura-bitartea (eguneko tenperatura beroenaren eta gaueko tenperatura hotzenaren arteko aldea), eguzki-sistemako handiena da, –173 ºC eta 427 ºC artean mugitzen baita.
Artizarrarekin batera, sateliterik ez duen planeta bietako bat da.
| Batez besteko distantzia Eguzkira |
57.910.000 km |
| Diametroa |
4.878 km |
| Errotazio-periodoa |
58,64 egun |
| Translazio-periodoa |
87,96 egun |
| Gainazaleko batez besteko tenperatura |
179 ºC |
| Satelite kopurua |
0 |

