Erdi Aroaren bukaera aldean, gizarteko talde askotan nola halako haserrea zegoen, elizak hartua zien ibilbideak eraginda. Hainbat arrazoik eragin zuten haserre hura:
– Elizako goi-hierarkia neurrigabeko luxuz bizitzeak.
– Eliz karguen salerosketak, ez erlijio sinesmenak eraginda, diru irabaziak lortzeko baizik.
– Bekatuen barkamena diruz lortu zitekeen (bulda eta induljentzia agiriak erosiz).
Testuinguru horretan, XVI. mendean, eliza katolikoa aldatzeko Erreforma protestantea mugimendua sortu zen. Eta horri aurre egiteko XVI. mendearen erdialdean sortutako Kontrarreforma edo eliza katolikoak garatutako barne-erreforma.