Landatze-nekazaritza tropiko inguruetan egiten den nekazaritza mota bat da, garai kolonialetan hasi zena.
Lehenengo landatzeak XVII. mendean sortu ziren Estatu Batuetako hegoaldean, Kariben eta Erdialdeko eta Hego Amerikan.
Hasieran, nekazari zuriak erabili zituzten, baina berehala esklabo beltzekin ordezkatu zituzten, horien eskulana merkeagoa baitzen. Gaur egun nekazari askotarikoak aritzen dira landatzetan eta jabeak ere askotarikoak dira. Landatzeetan produzitutako uzta merkatuetara bideratzen da; labore bakarra lantzen dute, kakaoa, kotoia edo kafea, esaterako, baita bertako produktuak ere, bananak, datilakā¦
Landatzeak enpresen moduan kudeatzen dira, euren helburua gaiak produzitzea eta merkaturatzea baita. Langileek lan ordu kopuru jakin batez lan egiten dute, soldatapean. Hala ere, zenbait lekutan, langileak esklabutza garaiko baldintza antzekoetan bizi dira.
Labore bakarra lantzeak arazoak sortzen ditu, ekoitzitakoaren prezioak nazioarteko merkatuaren gorabeheren menpe geratzen baitira.
Nekazaritza mota honi nekazaritza espekulatiboa ere deitzen zaio. Herrialde batek merkatuko prezioen gorabeheren gehiegizko menpekotasuna badu, garatzeko arazoak izango ditu.