Txinako gizartea oso mailakatua zegoen eta talde bakoitzak zegokion janzkera berezia erabiltzen zuen.
- Erregea edo Enperadorea piramidearen gorenean kokatzen zen. Agintari gorena zen, erabateko boterea zuen eta lurrak jauntxoen artean banatzen zituen.
- Gorteko noblezia, enperadorearen familiak, buruzagi militarrek eta lur-jabe handiek osatzen zuten. Erregeak emandako lursail aberatsak zituzten gehienetan. Erregeari zergak ordaintzen zizkioten. Erregearen armadan borrokatzen zuten, armak, oinezko soldaduak eta gurdiak eraman behar zituzten. Batzuek jauregi handietan bizi ziren eta ehizan aritzen ziren.
- Mandarinak edo gobernadoreak, obra publikoen, justiziaren eta segurtasunaren ardura zuten, heziketa goreneko ofizialak maila horretakoak ziren eta .
- Nekazariak. Biztanleria gehiena zuten. Herri txikietan bizi ziren. Nobleen lurrak lantzen zituzten eta noble eta erregeentzako lan egin. Bizirauteko soilik geratzen zitzaien.
- Artisauak klase sozial txikia osatzen zuten. Brontze eta jade langileak, zeramikagileak eta harriarekin lan egiten zutenak osatzen zuten. Brontzearen artisauak armaz gain, erlijio-errituetan erabiltzeko ontzi dekoratuak ere egiten zituzten.
- Merkatariak. Batzuk oso aberatsak ziren, merkataritzak garrantzi handia zuelako. Gizarte mailan nekazariek baino estatus baxuagoa zuten, besteen lanak aberasten zituelako.
- Gizartetik kanpo esklaboak zeuden. Agintarientzat edo aberatsentzat lan egiten zuten, baita artisautza tailerretan ere.
Emakumeen egoera
Txinako neskek mutilek baino balio eskasagoa zuten. Emakumea aitaren edo senarraren mende zegoen, etxeari eta gizonari atxikia. Haren egiteko nagusia etxeko lanak izaten ziren.