Katolikoen eta protestanteen arteko desberdintasunik handienak, doktrinari (sinesmenaren oinarriak), kultuari (ospakizunak) eta antolaketari zegozkion.
| KATOLIKOAK | PROTESTANTEAK | |
| DOKTRINA | Salbamena fedearen eta ekintza onen bidez lortzen da. | Salbamena fedearen bidez soilik lortzen da. |
| Zazpi sakramentu: bataioa, jaunartzea, aitortza, sendotza, ezkontza, apaiztea, oliadura | Bi sakramentu: bataioa eta jaunartzea | |
| Ama Birjina eta santuak gurtzea | Fededunek ez dute ez Ama Birjinarengan ez santuengan sinesten | |
| KULTURA | Meza da ospakizun nagusia. | Mezaren ordez, Biblia irakurtzen da, sermoiak eta kantuak. |
| Elizkizun handiak | Ospakizun xumeak | |
| Elizkizunak elizetan egiten dira, aldarea buru dela. Irudiak gurtzen dira. | Ospakizunak tenplu soiletan egiten dira, aldarerik eta irudirik gabe. | |
| Kultua apaizen eskuetan dago eta ezkongabe egon behar dute. | Artzainek fededunak gidatzen dituzte eta ezkon daitezke. | |
| ANTOLAKETA | Erromako aita santua elizako buruzagi nagusia da. | Ez zaio aita santuari men egiten. |
| Eliz hierarkia handia dago (apezpikuak eta kardinalak). | Ez dago ez apezpikurik ez kardinalik. |
