Meatzaritza eta baso ustiapena Euskal Herrian

Meatzaritza eta baso ustiapena, gaur egun, lehen sektorean garrantzi gutxien duten jarduerak dira. Meatzaritzaren bidez batez ere eraikuntzarako lehengaiak lortzen dira (harriak, esaterako), baita pestizidak egiteko magnesita ere. Basoa, berriz, gehienbat Nafarroan ustiatzen da, bertan baitaude basorik garrantzitsuenak (Irati, Urbasa…).

Arrantza Euskal Herrian

Euskal Herrian honako sektore hauetan banatzen da arrantza: baxurako arrantza, alturako arrantza, bakailao-arrantzako ontziak, atun arrantzarako izoztegi-ontziak eta arrasterako ontzi-izoztegiak. Euskal Autonomia Erkidegoan, 1990az geroztik arrantza-ontzi kopurua asko jaitsi da, atun arrantzarako izoztegi-ontzien kasuan izan ezik, hauek kopuru berean jarraitzen baitute. Alturako portu nagusiak Ondarroa (Bizkaia) eta Pasaia (Gipuzkoa) dira. Baxura arrantza, berriz, Bizkaiko, Gipuzkoako eta Lapurdiko portu guztietan egiten da.

Ekonomia sektoreak Euskal Herrian: lehen sektorea

Lehen sektoreak zuzenean baliabide naturalak lur edo itsasotik hartzen ditu eta gure oinarrizko behar nagusienak asetzen ditu. 

Lehen sektoreko ondasunak elikadurarako baliagarriak dira, baina baita beste ondasun batzuek egiteko lehengai gisa, adibidez jertseak egiteko artilea edo energia ekoizteko ikatza. 

Sektore honek hainbat jarduera ezberdin biltzen ditu, hala nola nekazaritza, abeltzantza, arrantza, meatzaritza eta oihangintza. 

Nazioarteko merkataritza: merkataritzaren balantzea

Merkataritzaren balantzea da denbora tarte jakin batean (gehienetan urtebete) herrialde batek beste batzueisaltzen dizkien produktuen irabazien eta erosten dizkien produktuen irabazien arteko diferentzia; hau da, esportazioen eta inportazioen arteko diferentzia.

Superabitak esan nahi du esportazioen irabaziak handiagoak direla inportazioen kostuak baino. Defizita, berriz, inportazioak esportazioak baino gehiago direnean gertatzen da.

Balantze positiboa = superabita
 Balantze negatiboa = defizita

Beste datu erabilgarri bat herrialdeen ordainketen balantzea da. Ordainketen balantzeak kontuan izaten ditu herrialde bateko herritarren eta gainerako herrialdeetako herritarren arteko transakzio guztiak. Hau da, ez esportazioak eta inportazioak bakarrik, baizik eta zerbitzuak, kapital mugimenduak (turistek gastatutako dirua edo langile immigranteek etxera bidalitakoa) eta finantzen transakzioak (inbertsioak edo kanpoko enpresen erosketak).

Herrialderen batek ordaindu baino gehiago irabazten badu, ordainketen balantzea positiboa izango da. Irabazi baino gehiago ordaintzen badu, berriz, balantzea negatiboa izango da.

Herrialde batek balantze negatiboa badu, beste herrialdeekin zorretan egongo da. Kanpo-zorra duela esaten da.

Industria arinak

Industria arinak, edo kontsumo ondasunen industriak, herritarren kontsumorako, erabat bukatutako produktuak eskaintzen ditu.

Ezaugarriak

  • Herritarren kontsumorako produktuak sortzen ditu, oinarrizko industriako edo nekazaritzako/arrantzako produktuak eraldatuz.
  • Adibidez: janaria, arropak, ibilgailuak (autoak eta haren zatiak), produktu kimiko arinak (kosmetikoak, plastikoak…).
  • Garrantzitsuena janari-industria da. Nekazaritzako produkutuak izoztea edo ontziratzea asko garatu dira eta batera etorri da jateko ohituren aldaketa.
  • Industria elektronikoan sartzen dira sakelako telefonoak, ordenagailuak, kalkulagailuak, soinu-ekipoak eta telebistak.
  • Gehinetan hiri handien inguruan egoten dira eta komunikabide onak dauden inguruetan.
  • Industria astunak eta kontsumo ondasunen industriak baino lehengai eta energia gutxiago behar du arinak.
  • Kutsadura gutxiago sortu ohi dute.

Kapital-ondasunen industria

Industria astunek erdilandutako produktuak fintzen ditu industria mota honek, ondoren beste industria batzuek erabil ditzaten.

Ezaugarriak:

  • Gehien erabiltzen diren lehengaiak oinarrizko industriak sortutako burdina, altzairua edo beste metalen bat dira.
  • Eraikuntzako materiala, industriako eta nekazaritzako makineria, garraio-materiala (hegazkinak, itsasontziak, trenak…). Paperaren industria edo aeroespaziokoa dira industria mota honen bi adibide.
  • Metalurgiako transformazioa eta eraikuntza mekanikoa oso garrantzitsuak dira, batez ere bizi-maila altua duten herrialdeetan: burdinbide materialak, auto fabrikazioa…
  • Industria kimiko espezializatua, espezializazio zientifiko aurreratua eta ikerketa aurrera eramaten duten herrialdeetan baino ez dago. Esaterako, Estatu Batuetan, Europa mendebaldean, Errusian eta Japonian.

Industria astuna

Oinarrizko industria ere esaten zaio. Lehengaiak produktu erdilandu bihurtzen ditu, gero beste industria batzuetan erabiltzeko. Hemen sartzen dira meatzaritza eta energia produkzioa.

Ezaugarriak:

  • Industria mota honetan erabilitako lehengai nagusietako batzuk hauek dira: ikatza, burdina, kobrea, bauxita, petrolioa edo gas naturala.
  • Honen adibide dira, metalurgiako edo siderurgiako industriak eta industria kimikoak.
  • Burdina eta altzairua egiteko fabrikak dira industria astuneko adibide garbienak, eta, horietan, burdin-mea altzairu edo burdin totxo bihurtzen dute.
  • Industria kimikoan meatzetako mea erdilantzen dute, ondoren beste industria batzuetan erabiltzeko.
  • Gehienetan meategietatik, energia iturrietatik edota portuetatik hurbil egoten dira. Horrek lehengaien garraio-kostua murriztea du helburu.
  • Oso kutsakorrak izaten dira eta gehienetak hirietatik kanpo ezartzen dira ingurumen lege permisiboak dituzten landa-eremuetan.
  • Lehengaietan eta energian inbertsio handia egin behar izaten da.

Goi teknologiako industria

Goi teknologiako industriaren prozesatze teknikek gehienetan mikro-elektronika behar izaten dute.

Ezaugarriak:

  • Fabrika moderno hauek, askotan, euren ikerketa eta garapen unitatea izaten dute.
  • Gainerako industria moten aldean, ez dute derrigorrez komunikabide sare on baten ondo-ondoan egon behar. Hala ere, gehienetan autobideen edo aireportuen inguruan egoten dira.
  • Langile gutxi behar izaten dute baina kalifikatuak eta trebatuak.