Demokraziatan, aginte edo botere politikoa hainbat erakunderen artean banatua dago. Botere-banaketa, estatuaren funtzioak banatzeko eta ordenatzeko era da. Honi esker, botere edo funtzio nagusi bakoitza erakunde publiko desberdin bati esleitzen zaio. Botere-banaketa, estatu modernoen ezaugarri nagusietakoa, hiru botere independentetan gauzatzen da: botere legegilea, botere betearazlea eta botere judiziala.
- Botere legegilea
Botere legegilearen eginkizun nagusiak dira legeak onartzea, ezereztea edo aldaraztea, zergak ezartzea, arazo politikoak eztabaidatzea eta argitzea eta gobernua bera kontrolatzea, hiritarren iritzia kontuan hartuta beti.
Botere legegilea, herritarrek aukeratzen duten parlamentuak du.
Ganbera bakarrean antola liteke (EAEko Legebiltzarra, esaterako) edo bi ganberakoa
(Espainiako Kongresua eta Senatua).
- Botere betearazlea
Botere betearazleak, estatuaren eguneroko kudeaketaren ardura du bere gain. Funtzio
nagusia barne- eta kanpo-politika zuzentzea du, legeak betetzen direla bermatzea, defentsa eta
oinarrizko zerbitzuak ziurtatzea…
Botere betearazlea, gobernuak du. Parlamentuan gehiengoa lortu duen alderdiak osatzen du
gobernua eta herriaren nahiaren egiletzat hartzen da.
- Botere judiziala
Botere judizialari dagokio legeak ondo betetzen diren epaitzea, lege-hausteak epaitzea eta
hiritarren eskubideak bermatzea. Horregatik eta ondorioz, aurreko beste bi botereetatik bereizita
dago, erabateko askatasuna ziurtatzeko. Botere judiziala bermatzeaz epaileak arduratzen dira.