Industria arinak

Industria arinak, edo kontsumo ondasunen industriak, herritarren kontsumorako, erabat bukatutako produktuak eskaintzen ditu.

Ezaugarriak

  • Herritarren kontsumorako produktuak sortzen ditu, oinarrizko industriako edo nekazaritzako/arrantzako produktuak eraldatuz.
  • Adibidez: janaria, arropak, ibilgailuak (autoak eta haren zatiak), produktu kimiko arinak (kosmetikoak, plastikoak…).
  • Garrantzitsuena janari-industria da. Nekazaritzako produkutuak izoztea edo ontziratzea asko garatu dira eta batera etorri da jateko ohituren aldaketa.
  • Industria elektronikoan sartzen dira sakelako telefonoak, ordenagailuak, kalkulagailuak, soinu-ekipoak eta telebistak.
  • Gehinetan hiri handien inguruan egoten dira eta komunikabide onak dauden inguruetan.
  • Industria astunak eta kontsumo ondasunen industriak baino lehengai eta energia gutxiago behar du arinak.
  • Kutsadura gutxiago sortu ohi dute.

Kapital-ondasunen industria

Industria astunek erdilandutako produktuak fintzen ditu industria mota honek, ondoren beste industria batzuek erabil ditzaten.

Ezaugarriak:

  • Gehien erabiltzen diren lehengaiak oinarrizko industriak sortutako burdina, altzairua edo beste metalen bat dira.
  • Eraikuntzako materiala, industriako eta nekazaritzako makineria, garraio-materiala (hegazkinak, itsasontziak, trenak…). Paperaren industria edo aeroespaziokoa dira industria mota honen bi adibide.
  • Metalurgiako transformazioa eta eraikuntza mekanikoa oso garrantzitsuak dira, batez ere bizi-maila altua duten herrialdeetan: burdinbide materialak, auto fabrikazioa…
  • Industria kimiko espezializatua, espezializazio zientifiko aurreratua eta ikerketa aurrera eramaten duten herrialdeetan baino ez dago. Esaterako, Estatu Batuetan, Europa mendebaldean, Errusian eta Japonian.

Industria astuna

Oinarrizko industria ere esaten zaio. Lehengaiak produktu erdilandu bihurtzen ditu, gero beste industria batzuetan erabiltzeko. Hemen sartzen dira meatzaritza eta energia produkzioa.

Ezaugarriak:

  • Industria mota honetan erabilitako lehengai nagusietako batzuk hauek dira: ikatza, burdina, kobrea, bauxita, petrolioa edo gas naturala.
  • Honen adibide dira, metalurgiako edo siderurgiako industriak eta industria kimikoak.
  • Burdina eta altzairua egiteko fabrikak dira industria astuneko adibide garbienak, eta, horietan, burdin-mea altzairu edo burdin totxo bihurtzen dute.
  • Industria kimikoan meatzetako mea erdilantzen dute, ondoren beste industria batzuetan erabiltzeko.
  • Gehienetan meategietatik, energia iturrietatik edota portuetatik hurbil egoten dira. Horrek lehengaien garraio-kostua murriztea du helburu.
  • Oso kutsakorrak izaten dira eta gehienetak hirietatik kanpo ezartzen dira ingurumen lege permisiboak dituzten landa-eremuetan.
  • Lehengaietan eta energian inbertsio handia egin behar izaten da.

Goi teknologiako industria

Goi teknologiako industriaren prozesatze teknikek gehienetan mikro-elektronika behar izaten dute.

Ezaugarriak:

  • Fabrika moderno hauek, askotan, euren ikerketa eta garapen unitatea izaten dute.
  • Gainerako industria moten aldean, ez dute derrigorrez komunikabide sare on baten ondo-ondoan egon behar. Hala ere, gehienetan autobideen edo aireportuen inguruan egoten dira.
  • Langile gutxi behar izaten dute baina kalifikatuak eta trebatuak.