Oinarrizko industria ere esaten zaio. Lehengaiak produktu erdilandu bihurtzen ditu, gero beste industria batzuetan erabiltzeko. Hemen sartzen dira meatzaritza eta energia produkzioa.
Ezaugarriak:
- Industria mota honetan erabilitako lehengai nagusietako batzuk hauek dira: ikatza, burdina, kobrea, bauxita, petrolioa edo gas naturala.
- Honen adibide dira, metalurgiako edo siderurgiako industriak eta industria kimikoak.
- Burdina eta altzairua egiteko fabrikak dira industria astuneko adibide garbienak, eta, horietan, burdin-mea altzairu edo burdin totxo bihurtzen dute.
- Industria kimikoan meatzetako mea erdilantzen dute, ondoren beste industria batzuetan erabiltzeko.
- Gehienetan meategietatik, energia iturrietatik edota portuetatik hurbil egoten dira. Horrek lehengaien garraio-kostua murriztea du helburu.
- Oso kutsakorrak izaten dira eta gehienetak hirietatik kanpo ezartzen dira ingurumen lege permisiboak dituzten landa-eremuetan.
- Lehengaietan eta energian inbertsio handia egin behar izaten da.