Nazioarteko merkataritza: esportazioak

Nazioarteko merkataritza bi herrialderen artean gaiak eta zerbitzuak trukatzea da, baina herrialde bakoitzak zenbat edo zer esportatzen duen kontuan hartuta, herrialde horren ekonomia hobetu edo okertu egin daiteke.

Gehienetan, ekonomikoki gehien garatutako herrialdeek balio handiko produktuak esportatzen dituzte eta merkeagoak diren lehengaiak inportatu; adibidez, mineralak, tea eta kafea. Ekonomikoki gutxien garatutako herrialdeetan justu kontrakoa gertatzen da; hau da, batez ere lehengaiak eta prozesatu gabeko gai merkeak saltzen dituzte. Garatutako herrialdeek, aldiz, zuzenean kontsumitzeko gaiak saltzen dizkiete; esaterako, teknologia eta automobilak. Joera horrek garatutako herrialdeei egiten die mesede: lehengaien prezioak behera eta fabrikatutako produktuenak gora doaz.

Salerosketa desorekatu horrek nabarmen kaltetzen ditu berez gutxien garatutako herrialdeak. Eta, gainera, garatutako herrialdeek sarri inportazioen gaineko tasa eta kuotak inposatzen dizkiete. Tasek kanpoko produktuen kontsumoa garestitzen dute; kuotek, aldiz, inportazioen kopurua mugatzen dute, betiere, ekonomikoki gehien garatutako herrialdeen mesedetan.

Munduko herrialde esportatzaile nagusiak  2023an (mila milioi dolar estatubatuarretan)

https://www.visualcapitalist.com/wp-content/uploads/2020/11/top-export-
every-country-full-map.html

Nazioarteko merkataritza: Mundua eta Euskal Herriaren arteko harreman komertziala

Euskal Herriaren merkataritza 2020an

2020an, Euskal Herriak munduko herrialdeen gehiengoarekin (hiru laurdenekin) merkataritza- harremanak izan zituen. Kasu gehienetan, esportatzen zuenak inportatzen zuenak baino gehiago balio zuen, baina Txinarekiko saldo negatiboa (Txinatik gehiago erosten du saltzen duena baino) handitzen ari da.

Covid-19aren eragina

Pandemiak munduko ekonomia asko kaltetu zuen. Esportazioak asko jaitsi ziren, eta Euskal Herrian adibidez, %14,5eko beherakada izan zen. Hala ere, Txinak eta beste herrialde gutxi batzuek esportazioak handitzea lortu zuten.

Euskal esportazioak

Esportazioek Euskal Herriko BPGaren %50 osatu zuten 2020n. Euskal Herriak esportatzen duenaren %73 Euroguneko herrialdeetara doa, batez ere Frantzia, Alemania, Erresuma Batua eta Belgikara. Hego Euskal Herriak gehien esportatzen diren produktuak ekipo ondasunak, bereziki industria makina, gailu elektriko eta garraiorako ibilgailuak, (%37), autoen piezak ( %23) eta fabrikazio- materialak, batez ere burdina ta altzairuak, gurpilak, papera eta plastikoa (%23) dira. Ipar Euskal Herriko esportazioei buruzko datu gehiegi ez dago, baina gehien esportatzen dena elikagaiak, eta aeronautikari lotutako ondasunak dira.

Euskal Herriko esportazioen zati esanguratsu batek Espainia du helmuga, baina azken hamarkadetan menpekotasun hori gutxituz joan da. Euskal enpresek nazioartekotzeko ahalegina egin da duela hamarkada bat, eta bezero berriak eskuratu zituzten AEB, Mexiko, Txina, Turkia, Brasil edo Hegoafrikan.

Merkataritza saldoa

Euskal Herriak gehienetan esportatzen duenak inportatzen duenak baino gehiago balio du, beraz merkataritza-balantza negatiboa du. baina Espainia, Txina eta Irlandarekiko saldo negatiboa oso nabarmena da, 1.060 eta 495 milioi euro, hurrenez hurren.

Txinatik asko erosten da (industria makinak, gailu elektronikoak, telekomunikaziorako gailuak, produktu kimikoak, plastikoak…), eta horrek Euskal Herriko enpresei lehiatzeko zailtasunak sortzen dizkie.

Bestalde, produktu energetikoak tarteko hainbat herriekiko harreman komertzialean ( Errusia, Kazakhstan, Taiwan, Libia.. ) saldo negatiboa du.

Egoera berria

Ekonomiaren etorkizuna zalantzazkoa da, eta Europak munduan bere tokia aurkitu behar du. Aldi berean, Asiak gero eta garrantzi handiagoa du munduko ekonomian. Euskal Herriak aldaketa hauei egokitu beharko die etorkizunean.

https://www.gaindegia.eus/sites/default/files/styles/max_1300x1300/public/albiste-irudi/euskal-
herriko-esportazioak-munduan.png?itok=sxsSFDy2
https://www.gaindegia.eus/eu/kanpo-merkataritzaren-produktuak?language=es
https://www.gaindegia.eus/eu/inportazioak-eta-esportazioak-mundua-eta-Euskal-Herriaren-artean

Nazioarteko merkataritza: Mundu mailako merkatua

Nazioarteko merkataritza bi herrialde edo gehiagoren artean gaiak eta zerbitzuak trukatzea da.

Nazioarteko merkataritza historia guztian zehar egin izan da. Horren adibide dira Erdi Aroko zetaren bidea edo Aro Modernoan, europarrak Ameriketara iritsi ostean, Europa eta Amerika arteko merkataritza transozeanikoa.

Dena den, azken mendeetan nazioarteko merkataritzaren garrantzi ekonomiko, sozial eta politikoa hazten joan da.

Gaur egun, nazioarteko merkataritza gora doan heinean, estatuen ekonomien arteko dependentzia ere etengabe hazten doa.

https://assets.weforum.org/editor/3odLShFLKiCUiae2Y83cL0tcPxuRwVarWD7k
G5Wp92w.png

Orain, guztiok munduko edozein tokitan ekoitzitako gaiak erabiltzen ditugunez, nazioarteko ekonomia izugarrizko merkatu baten gisakoa da. Herrialdeen arteko harreman ekonomikoak hazten doazen honetan, multinazionalen eragina bereziki nabaria da.

Gehien garatutako herrialdeek egiten dituzte salerosketa gehienak, lehengai jakin batzuen (petrolioa eta kafea, esaterako) hornitzaileekin batera.

Desoreka horrek areagotu egiten du herrialde batzuek, normalean garapen bidean daudenek, beste batzuekiko (garatuekiko) duten mendekotasuna.

Munduaren hainbat aldetakoen desoreka horretan, herrialde garatuek abantaila bikoitza dute. Multinazional gutxi batzuek munduko salmenta gehienak kontrolatzen dituzte eta, aldi berean, horren ondorioz duten indar ekonomikoak izugarrizko boterea ematen die.

Walmart, esaterako, munduko enpresa pribaturik handiena eta boteretsuena da. 2,2 milioi langile ditu 27 herrialdetan ezarritako 11.500 saltokitan enplegatuta. Produktuak txikizka saltzen dituen enpresa horrek janaria, arropa… ia edozer eskaintzen du. 2024an izan zituen irabaziak AEBko 20.428 bilioi dolarrekoak izan ziren, hau da, Austria, Arabiar Emirerri Batuak, Danimarka, Qatar eta beste hainbat herrialderen barne produktu gordina baino handiagoak.

Nazioarteko merkataritza

Nazioarteko merkataritza bi herrialde edo gehiagoren artean gaiak eta zerbitzuak trukatzea da. Herrialde gehienetan merkataritza mota horrek barne produktu gordinaren (BPG) zati handi bat hartzen du.

Nazioarteko merkataritza historia guztian zehar egin izan da. Horren adibide dira Erdi Aroko zetaren bidea edo Aro Modernoan, europarrak Ameriketara iritsi ostean, Europa eta Amerika arteko merkataritza transozeanikoa.

Nazioarteko merkataritza: merkataritza-balantza

Merkataritzaren balantzea da denbora tarte jakin batean (gehienetan urtebete) herrialde batek beste batzueisaltzen dizkien produktuen irabazien eta erosten dizkien produktuen irabazien arteko diferentzia; hau da, esportazioen eta inportazioen arteko diferentzia.

Superabitak esan nahi du esportazioen irabaziak handiagoak direla inportazioen kostuak baino. Defizita, berriz, inportazioak esportazioak baino gehiago direnean gertatzen da.

Balantze positiboa = superabita
 Balantze negatiboa = defizita

Beste datu erabilgarri bat herrialdeen ordainketen balantzea da. Ordainketen balantzeak kontuan izaten ditu herrialde bateko herritarren eta gainerako herrialdeetako herritarren arteko transakzio guztiak. Hau da, ez esportazioak eta inportazioak bakarrik, baizik eta zerbitzuak, kapital mugimenduak (turistek gastatutako dirua edo langile immigranteek etxera bidalitakoa) eta finantzen transakzioak (inbertsioak edo kanpoko enpresen erosketak).

Herrialderen batek ordaindu baino gehiago irabazten badu, ordainketen balantzea positiboa izango da. Irabazi baino gehiago ordaintzen badu, berriz, balantzea negatiboa izango da.

Herrialde batek balantze negatiboa badu, beste herrialdeekin zorretan egongo da. Kanpo-zorra duela esaten da.

https://www.gaindegia.eus/es/node/17671?language=eu
https://gaindegia.eus/eu/esportazioak-inportazioak?language=es

Ekonomia euskal lurraldeetan Aro Modernoan: merkataritza

Asia eta Amerikako merkataritza-bideez gain beste garrantzitsu bat Europa iparraldekoa zen, eta horretan, ingelesak eta herbeherearrak nagusi baziren ere euskaldunek ere garrantzia zuten. Horretan garrantzia zuen euskal lurraldeen kokapen geografikoak. Izan ere, Iberiar penintsularen eta Europako kontinentearen artean estrategikoki kokatuta zeuden. Horrela, bi esparru horien arteko merkataritza-harreman nagusiak itsasoz eta euskal lurraldeetatik egiten ziren batez ere.

Bizkaiko portuek, eta batez ere Bilbok, Erdi Aroaren amaieran Gaztelako artilearen esportazioaren ia monopolio osoa lortu zuten. Gainera, 1511n, Bilboko merkatariek Bilboko Kontsulatua, merkataritza-jarduera antolatzen eta arautzen zuen erakundea, sortu zuten. Bilboko portuaren beste esportazio nagusia burdinarena zen. Burdina batez ere, Londresera, Brujasera, Anberesera eta Amsterdamera esportatzen zen.

Merkataritzan eragin handia izan zuen erakundea 1728an sortutako Caracasko Errege Konpainia Gipuzkoarra izan zen; ekonomia suspertzen eragin handia izan zuen Gipuzkoan.

Konpainia hark, Cadiztik pasa beharrik gabe, Pasaia eta Venezuela arteko merkataritza zuzena izateko pribilegioa lortu zuen. Kakaoaren monopolioa, kontrabandoa eta legez kanpoko merkataritzari aurre egin eta kendutako materialaz jabetzeko baimena lortu zuen. Konpainiak mozkin handiak lortu zituen eta Gipuzkoaren garapenean eragin biziki handia izan zuen: Venezuelako kakao-produkzioa eta ekonomia guztia hazi egin zen. Konpainiaren galeran eragina izan zuen egoitza Madrilera pasa izanak (1751); gero eta mozkin gutxiago lortzea ingelesekin konpetentzia handia zelako eta merkataritza librea onartu izanak (1785).

Ekonomia Aro Modernoan: hirugarren sektorea, merkataritza

Merkataritza-jarduera garrantzitsuenak itsasoz bestaldearekin egiten ziren. Asiatik portugaldarrek espeziak, zeta, zur bitxiak, tea eta portzelanak ekartzen zituzten, besteak beste. Lisboaz gain, banaketa-zentro nagusiak Venezia eta, batez ere, Anberes ziren; Brujas ere gune garrantzitsua zen, baina Anberesek hartu zuen haren lekua. Anberesen portugaldarrek eramandako espeziez gain, Poloniako garia, Alemaniako metala, Italiako ehunak eta metalak eta Gaztelako artilea salerosten ziren.

Amerikarekin Sevillaren bidez egiten zen merkataritza gehiena. Metal bitxiak eta beste produktu batzuk inportatzen ziren; esate baterako azukrea. Sevillatik, honako hauek esportatzen ziren, batik bat: Gaztelako garia, Andaluziako ardoa eta olioa, Segoviako ehunak, euskal lurraldeetako burdina eta Toledoko armak.

Amerikako urrea oso garrantzitsua izan zen Espainiako ekonomian, baina baita mundu osokoan ere. Espainiako errege-erreginak itsasontzien zain egoten ziren, bankariekin zituzten zorrak kitatzeko. Bankariek, berriz, zorrak kobratu behar zituzten, kredituak ematen jarraitzeko. Sevillan zeuden merkatariek ere hilabeteak itxaron behar izan zituzten salerosketak gauzatzeko. Asiako merkatariak ere urrea iritsi zain egoten ziren; izan ere, haien bezeroek, merkatari portugaldarrek, horixe erabiltzen zuten trukerako txanpontzat.

XVII. mendeko krisiak gehien eragin zituzten lurraldeak Espainia eta harekin harreman estuak izan zituzten lurraldeak izan ziren. Testuinguru horretan, merkataritza eta industriak kalte handiak izan zituzten eta gainbehera hori baliatuz, Herbehereak bihurtu ziren merkataritza-gune nagusi. Herbeherearrek zuten itsasoaren kontrola XVII. mendearen lehen erdian; bigarren erdialdean, ordea, beste potentzia bat agertu zen Ingalaterra. Herbehereek eta Ingalaterrak izan zuten goraldi ekonomikoan garrantzia handia izan zuten Asiako kolonietako produktuen inportazioek, baina baita industrietako produktuak kolonietako merkatuetara egindako esportazioek ere.

XVIII. mendean merkataritzaren buru Ingalaterra zen. Merkataritza-harremanak koloniekin egiten zituen, baina merkataritza nagusia esklaboena zen. Afrikako mendebaldeko kostaldean erositako prezioa baino bost aldiz garestiago saltzen zituzten esklaboak Amerikan. Hala, hiru zutabeko merkataritza-sarea osatu zuten: Ingalaterran finantzatutako itsasontziak Afrikako kostaldera abiatzen ziren esklaboak erostera, eta handik Amerikara eramaten zituzten. Haiek ateratako produktuak Ingalaterrara eramaten ziren eta Europan saltzen zituzten; eta jasotzen zituzten etekin ekonomikoekin Afrikara beste itsasontzi batzuk bidaltzea lortzen zuten

Erdi Aroko ekonomia-jarduerak: merkataritza

Erdi Aroan hiri ugari sortu ziren eta merkataritzak ere nabarmen egin zuen aurrera. Merkataritzari dagokionez, hasieran eskualdeko nekazari eta artisauen arteko produktuen trukea egiten hasi ziren, baina pixkanaka komunikabideak hobetu ahala, eta bideetan bakea nagusitu ahala, merkataritza-sare zabalak antolatu zituzten. Garraioa bereziki itsasoz egiten zen. Lurreko garraiorako, erromatarren garaiko galtzada zaharrak eta zubiak konpontzeari ekin zioten, eta baita bide berriak sortzeari ere; hiri ingelesak, flandriarrak eta italiarrak lotu zituzten horrela.

Aurrerapen horiei esker, inguruko herrientzako azokaz gainera, eskualdeko eta Europa osoko feriak egiten hasi ziren. Garai hartako azokarik ezagunenak Frantziako Champagne eskualdekoak ziren. Genovatik eta Veneziatik eramandako produktuak, Flandria aldeko oihalak, etab. aurki zitezkeen han, lau gurpileko gurdi berrietan garraiatuak. Merkataritza errazteko hainbat sistema sortu edo zabaldu ziren: diruaren erabilera, mailegu-sistemak, bankuak (Genovan XII. mendean).

Euskal itsasertzetik Europako iparraldera zihoazen merkataritza-bideak igarotzen ziren. Gaztelako artilea, Bizkaiko burdina eta Nafarroako ardoa, olioa eta laboreak esportatzen ziren hortik, Flandriako oihalen, Errusiako larruaren eta Normandiako ehunen truke.