Kontinente barneko ur geldizko eremu iraunkorra eta sakona, naturala zein artifiziala. Batzuen sakonera handia dela-eta, azaleko ura berotu arren, sakoneko ura urte osoan hotz egon ohi da. Aintziretan ez da, eskuarki, hondoko landarerik izaten, ur sakon eta hotzak egon ohi direlako.
Kategoria: Erliebearen elementuak
Arrezifea
Badia
Itsasoa kostaldean barna sartzen den gunea da badia; itsaso irekiak baino leku babesagoa eskaintzen die itsasontziei eta golkoa baino txikiagoa izan ohi da. Golkoa ere lehorrean barneratzen den itsaso-zati zabala da; askotan itsasertz kurbatua osatzen du. Bestalde, senadia deitzen zaio golko txikiari, hau da, pixkanakako kurba luze eta itxura biribileko badia irekia (itsasoari irekia) osatzen duenari.
Erliebearen elementuak
Lurrazalak aldaketa handiak izan ditu azken 4.000 milioi urteetan; barne-eragileek (sumendiak, lurrikarak, plaken tektonika…) egindakoak batzuk eta kanpo-eragileek, (haizea, ura, izotza…) beste batzuk. Eragile horiek pixkana-pixkana aldatu egiten dute lurraren erliebea eta elementu adierazgarriak sortu ohi dituzte.
- Lehorreko erliebeari dagokionez, elementu nagusien artean, aipatzekoak dira mendia eta mendiak elkartzeko hainbat era (mendikatea, mendilerroa, mendigunea…), mendi mota bereziak (sumendia), mendien gailurra, eta abar.
- Mendiekin erlazionatutako erliebearen beste zenbait elementu ere garrantzitsuak dira: ordokia, goi-ordokia, harana…
- Beste zenbait elementuk lurrazaleko urekin dute lotura zuzena: erreka, ibaia (eta horren osagai diren beste hainbat agerpen: ibai-ahoa, ibaiadarra…), aintzira, zingira…
- Askoz gutxiago ezagutzen badira ere, ezin dira ahaztu ozeano eta itsaspeko erliebearen elementuak: kontinente-plataformak, itsaspeko ezponda, itsas hondoko ordokiak, dortsal ozeanikoak eta ozeano-fosa edo fosa tektonikoak.
- Beste batzuek, azkenik, lehorrarekin zein itsasoarekin dute lotura: itsasadarra, hondartza, padura, penintsula, uhartea, badia (edo senadia…), lurmuturra, arrezifea…
Erliebearen elementu horiek guztiek eta elkarren artean duten erlazioak eta kokapenak sortzen dute leku jakin baten alderdi abiotikoa eta, bertako bizidunekin batera (gune biotikoa), osatzen da leku horretako paisaia.
Erreka
Harana
Hondartza
Ibaia
Lurrazaleko ur-laster naturala da ibaia, aski handia (errekak baino handiagoa) eta emari ugarikoa. Ibaiak beste ibai edo aintzira batera isurtzen ditu bere urak edo itsasora, zuzenean. Beste ibai batera isurtzen baditu, haren ibaiadarra dela esaten da; eta aintzira batera edo itsasora bada, ibaiak ura isurtzen duen lekuari ibai-ahoa deitzen zaio.
Lurmuturra
Mendia
Inguruko lurrak baino nabarmenki gorago dagoen lur zatia, inguruko lurrek baino nabarmenki altitude handiago duena. Zenbaitetan bakartua ager daiteke, baina askotan multzo eta lerroak osatuz edo taldeka agertzen da. Hori dela-eta, mendi-elkarketa horiei izen bereziak eman ohi zaizkie.
Mendikatea deitzen zaio mendi, haran, arro, ordoki, ibai, aintzira… edo beste elementu geografikoz osatutako mendi-elkarketa lerrotuari; elementu bakoitzak bere orientazioa badu ere, multzoak ,oro har, norabide orokor bakar bat izan ohi du; mendiek kate edo lerro luze baten itxura hartzen dute. Kate hori txikiagoa denean eta mendien gailurrek segida edo lerroa osatzen dutenean, mendi horiek mendilerroa osatzen dutela esan ohi dugu. Mendilerroan eta mendikatean ez bezala, mendiek, luzetarako ardatz batean lerratu ordez, multzo edo gune bakar bat osatzen dutenean, mendigunea dela esan ohi da.