Kliman eragiten duten faktore nagusaik fenomeno atmosferikoak dira. Troposferan gertatzen diren fenomeno atmosferikoetako batzuk presio atmosferikoa eta haizeak dira. Atmosferak eragiten duen presioa ez da berdina izaten planetako leku guztietan, aireak (beroa, hotza, hezea…) ez baitu berdin pisatzen beti eta, jakina, gure planetaren mugimenduaren eraginez, hainbat eratako erradiazioak jazotzen dira leku batetik bestera. Horren eraginez prezipitazio eta tenperatura ezberdinak egoten dira planetaren luze-zabalean.
Kategoria: Gizarte zientziak
Aintzira
Arrezifea
Badia
Itsasoa kostaldean barna sartzen den gunea da badia; itsaso irekiak baino leku babesagoa eskaintzen die itsasontziei eta golkoa baino txikiagoa izan ohi da. Golkoa ere lehorrean barneratzen den itsaso-zati zabala da; askotan itsasertz kurbatua osatzen du. Bestalde, senadia deitzen zaio golko txikiari, hau da, pixkanakako kurba luze eta itxura biribileko badia irekia (itsasoari irekia) osatzen duenari.
Erliebea: irudikapena
Lurrazalak dituen tontor, zulogune, zimur, hutsune eta gainerako elementuek osatzen dute erliebea, eta bi indar edo eragileren baitan osatzen da.
Alde batetik, lur barneko indarren eragina dago: orogeniaren mugimendua (mendiek eta mendikateek osatzen dituzten indarrak), lurrikarak eta sumendiak. Beste batetik, kanpoko indarrak ditugu: higadura sortzen dutenak eta lurrazalaren itxura aldatuz joaten direnak. Ura eta haizea dira kanpoko indar nagusiak, baina ezin da ahaztu gizakiaren eragina ere.
Lurra duela 4.000.000.000 urte sortu zela uste da. Ordutik lurrazala etengabe aldatuz joan da: kontinenteak elkartu eta bereizi egin dira, itsasoak zabaldu eta desagertu…
Alde batetik, Lurraren dinamikak eragin ditu aldaketa horiek, eta gaur egun ere suma ditzakegu Lurraren barneko indar horiek, sumendiak edo lurrikarak aztertzen baditugu.
Bestalde, kanpo-eragileek (urak, haizeak…) ere alda dezakete barne-eragileek sortutako erliebe hori. Erliebearen aldaketa hiru faseko prozesu bidez gauzatzen da: higadura, garraioa eta sedimentazioa. Higadura eragiten duten elementu nagusiak hauexek dira: itsasoa, ur askeak, lurpeko urak, glaziarrak, haizea, gizakiaren eragina…
Bi indar-multzo horien arteko elkarreraginak ematen dio lurrazaleko zati solidoari orain duen itxura; itxura horri deitzen zaio, hain zuzen, erliebe. Dena dela, erliebeak ez ditu forma berberak lurrazaleko alde lehorrean eta itsas azpian, eta forma eta aldaketa bereziak izaten ditu lehorra eta ozeanoa elkartzen diren lekuetan.
• Kontinenteetako erliebearen formak. Hauek dira lurrazalaren lehorreko erliebean aurki genitzakeen hainbat elementu: mendia, sumendia, ordokia, harana, erreka, ibaia, aintzira, zingira, padura…
• Itsas hondoko erliebearen formak. Itsas hondoko erliebeak hainbat forma ditu (garai batean uste baino askoz gehiago); bereziak dira lehorreko formen aldean eta zerikusi zuzena dute Lurraren dinamikarekin.
- Kontinenteen jarraipen dira itsasoko uren azpian dauden kontinente-plataformak, hots, 200 m-ko sakonerainoko ordokiak. Garrantzitsuak dira arrantzarako eta petrolioaren ustiaketarako.
- Plataformatik behera, ezponda aldapatsua izan ohi da, sakonera handiko itsas hondoraino iristen dena (3.000-7.000 m).
- Itsas hondoan ordoki zabalak aurki ditzakegu, baina ozeanoen erdian dortsal ozeanikoak egon ohi dira: mendikate luzeak osatzen dituzte, askotan urpeko sumendi eta guzti.
- Sakonera handiko ozeano-fosa edo fosa tektonikoak ere izan ohi dira itsasoaren hondoan; sakonenak (Mariana uharteetakoak) 11.033 m-ko sakonera du.
• Itsasertzeko erliebearen formak. Itsasoa eta lehorra elkartzen diren lekuetan erliebearen formak beste inon baino aberatsagoak dira, beharbada. Itsasertzean hondartzak eta labarrak bereizi ohi dira beren izaeratik; baina, horiez gain, erliebeko beste hainbat forma ere aipatu ohi dira: itsasadarra, penintsula, uhartea, badia, lurmuturra, arrezifea…
Mapak lurrazala, eta, bereziki, lurrazaleko atal bat irudikatzeko erabiltzen dira. Mapa horietako zenbaitetan lurrazaleko erliebea adierazten da. Hainbat era dago, horretarako: mendien kokapena adierazi, sestra-kurbak erabili…
Mapak lantzeko, marrazteko eta argitaratzeko erabiltzen diren azterketa eta eragiketa zientifiko, artistiko eta teknikoen multzoari kartografia deitzen zaio. Zenbaitetan, lurrazaleko hainbat inguru geografikoren mapa-bilduma eskaini ohi da mapa-liburu batean, gehienetan informazio osagarriz hornituta (historia, ekonomia, astronomia, etab.). Liburu horri atlas deitzen zaio.
Erliebea: profila eta elementuak
Lurrazalak dituen tontor, zulogune, zimur, hutsune eta gainerakoak dira erliebearen elementuak; hau da, lurrazaleko zati solidoak hartzen duen itxuretako mota bakoitzak osatzen du erliebea.
Ohikoa da elementu horiek hiru multzo handitan sailkatzea: kontinenteetakoak, itsas azpikoak, eta itsasertzekoak.
• Hauek dira kontinenteetako erliebearen hainbat elementu:
• Hauek, itsas azpiko hainbat elementu:
- Kontinente-plataforma
- Itsas hondoko ordokia
- Ezponda
- Guyot-a
- Dortsal ozeanikoa
- Ozeano-fosa (fosa tektonikoa)
- Itsaspeko sumendia
- Uharte bolkanikoa
- …
• Hauek, itsasertzeko erliebean egon ohi diren elementuak:
Erliebeko elementuez ari garela, garrantzitsua da elementu horien forma ondo ezagutzea eta, ahal izanez gero, beste norbaiti adieraziko dion paper edo liburu batean marraztea. Lurrazala edota lurrazaleko atal bat irudikatzen duen adierazpen grafikoari mapa deitzen diogu; eta mapak lantzeko, marrazteko eta argitaratzeko erabiltzen diren azterketa eta eragiketa zientifikoen, artistikoen eta teknikoen multzoari, kartografia.
Erliebeko elementuetan (askotan, behintzat) interesgarria izaten da, bestalde, elementu horrek duen profila ezagutzea; hau da, formaz gain, elementu hori, goitik behera ebakiko bagenu, nolakoa litzatekeen ikusi ahal izatea. Erliebea adierazteko mapak sestra-kurben bidez eginak badaude, hori erraza gertatzen da: zailtasun handirik gabe egin genezake erliebearen profila.
Erliebearen elementuak
Lurrazalak aldaketa handiak izan ditu azken 4.000 milioi urteetan; barne-eragileek (sumendiak, lurrikarak, plaken tektonika…) egindakoak batzuk eta kanpo-eragileek, (haizea, ura, izotza…) beste batzuk. Eragile horiek pixkana-pixkana aldatu egiten dute lurraren erliebea eta elementu adierazgarriak sortu ohi dituzte.
- Lehorreko erliebeari dagokionez, elementu nagusien artean, aipatzekoak dira mendia eta mendiak elkartzeko hainbat era (mendikatea, mendilerroa, mendigunea…), mendi mota bereziak (sumendia), mendien gailurra, eta abar.
- Mendiekin erlazionatutako erliebearen beste zenbait elementu ere garrantzitsuak dira: ordokia, goi-ordokia, harana…
- Beste zenbait elementuk lurrazaleko urekin dute lotura zuzena: erreka, ibaia (eta horren osagai diren beste hainbat agerpen: ibai-ahoa, ibaiadarra…), aintzira, zingira…
- Askoz gutxiago ezagutzen badira ere, ezin dira ahaztu ozeano eta itsaspeko erliebearen elementuak: kontinente-plataformak, itsaspeko ezponda, itsas hondoko ordokiak, dortsal ozeanikoak eta ozeano-fosa edo fosa tektonikoak.
- Beste batzuek, azkenik, lehorrarekin zein itsasoarekin dute lotura: itsasadarra, hondartza, padura, penintsula, uhartea, badia (edo senadia…), lurmuturra, arrezifea…
Erliebearen elementu horiek guztiek eta elkarren artean duten erlazioak eta kokapenak sortzen dute leku jakin baten alderdi abiotikoa eta, bertako bizidunekin batera (gune biotikoa), osatzen da leku horretako paisaia.