Grafiko hauek ikerketaren aztergaiarekin lotura duten irudietan oinarritzen dira. Irudi kopurua edo irudiaren tamaina adierazten duten maiztasunarekiko proportzionala izaten da.
Adibidea:
Mapen gainean eraikitako grafikoak dira. Grafiko horietan, koloreak eta zenbakiak erabiliz eremu desberdinetako datuak adierazten dira.
Adibidea:
Grafiko honek 2007 (Ipar Euskal Herria) eta 2011 (Hego Euskal Herria) urteetako hauteskundeen emaitzen baitan, herri bakoitzean gehiengoa lortu zuen partidu politikoaren emaitzak adierazten ditu.
Iturria: www. gaindegia.org
Grafiko hauek, bereziki, aldagai kualitatiboekin erabiltzen dira. Aldagaiak hartzen dituen balioen maiztasunak sektoreetan banatutako zirkulu baten gainean adierazten dira, sektorearen angelu zentrala maiztasunarekiko proportzionala izanik.
Adibidea:
Ingelesaren ezagutza maila aztertzea helburu duen ikerketa batean Easy English hizkuntza-zentruak 35 ikasleri ingelesez idazteko zuten gaitasunaz galdetu zien eta emaitza hauek lortu zituzten:
Grafiko mota hau aldagai kuantitatibo jarraituekin edota balioak tarteetan multzokatuta dituzten aldagaiekin erabiltzen da. Ardatz horizontalean aldagaiaren balioak adierazten dituzten tarteak kokatzen dira eta ardatz bertikalean maiztasunak. Hori eta gero, tarte bakoitzaren zabalera hartuz, maiztasunak agintzen duen altuerako laukizuzenak adierazten dira.
Laukizuzenen goiko muturrak lotuta lerro poligonal bat lortzen da; lerro hori maiztasun-poligonoa da.
Adibidea:
Harriazpi ikastolan DBH 1eko ikasleen pisua aztertu dute, hona hemen lortutako datuak:
Grafiko mota hau aldagai kualitatibo eta kuantitatibo diskretuetan erabiltzen da. Eraikitzeko garaian, ardatz horizontalean aldagaiak hartzen dituen balioak kokatzen dira, bertikalean, aldiz, maiztasunak. Ondoren, aldagaiaren balio bakoitzetik maiztasunarekiko proportzionalak diren barrak irudikatzen dira.
Gaur egun, hedabideetan gero eta sarriago barra horizontalak erabiltzen dira; hau da, ardatzak trukatuz lortutako barra-diagramak, alboko irudian ikus daitekeen moduan. Ondoko taulan ikus daitezke barra diagamak erabili diren bi kasuren adibideak. |
Iturria: www.berria.info |
1. adibidea: 25 elementuko lagin batetik abiatuz, odol-motari buruz egindako ikerketa batek datu hauek eman ditu.
2. adibidea: Harriazpi eta Mendibide ikastoletako DBH 1eko kideei gustukoen duten kirola zein den galdetu zaie eta datuak grafiko honetan adierazi dituzte.
Adierazpen grafikoek informazio orokorra, arina eta ulertzeko erraza eskaintzen digute. Aldagai motaren arabera, adierazpen grafiko desberdinak erabil daitezke. Hauek dira erabilienak:
Zaila da estatistikaren jatorria zehaztea. Zibilizazioen hasieratik azaldu izan dira estatistikaren zantzuak; horren adierazle dira, adibidez, larruetan, harkaitzetan, makiletan eta leizeetako hormetan agertu diren zenbait irudi, kontaketarako erabiltzen zirenak.
Estadistika Antzinaroan eta Erdi Aroan
Hala ere, estatistikaren hastapena Antzinaroko Egipton koka dezakegu, izan ere, K. a.ko 3.050 urte inguruan, bertako faraoiek, piramideen eraikuntza helburu izanik, datu mordoa bildu zuten populazioari eta herrialdearen aberastasunari buruz. Horrekin batera, Ramsés II.ak lurren banaketa berria bideratzeko baliagarria zen lurren zentsua egin zuen. Era berean, Bibliako Zenbakien Liburuan, eta txinatarrek eta greziarrek egindako lanetan ere datu estatistikoen erreferentziak ageri dira. Nolanahi ere, erromatarrak izan ziren estatistikaren tresnak erabiltzen trebeenak. Bost urtez behin populazioaren zentsuak egiten zituzten eta bertako funtzionarioek abereen eta konkistatutako lurretako aberastasunen kuantifikazioaz gain, jaiotzak, heriotzak eta ezkontzak erregistratzeko ardura zuten.
Erromatar Inperioa erori ondorengo mila urtetan ez zen garapen handirik izan estatistikan. Bi lan dira aipagarrienak garai horretan; batetik, Frantzian Karlomagnok bere jabetzaren eta elizaren ondasunen erregistroa osatzeko eskaera egin zuen 762an eta, bestetik, 1066 urtean, Ingalaterrako Gilen I.a, Konkistatzaileak, Europako lehenengo katastrotzat jotzen dena osatzeko agindu zuen. Hala ere, Karlomagno eta Gilen I.a erromatarren teknikak piztu nahian aritu arren, metodo estatistikoak ez ziren ilunpetik atera Erdi Aroan zehar.
Estadistika Aro Modernoan
Aro Modernoan kokatuta, 1532an, Ingalaterrako Henrike VIII.ak izurriari zion beldurrak eraginda, heriotzak erregistratzen hasi ziren eta, garai berean, Frantziako legediak bataioen, heriotzen eta ezkontzen datuak jasotzera behartu zituen apaizak. 1500. urte inguruan Ingalaterran izandako izurritean, gobernua heriotzen asteroko estatistikak kaleratzen hasi zen eta ohitura horrekin urte askoan jarraitu zuen. 1662an, barruko arropaz arduratzen zen John Graunt izeneko merkatariak Londresen 1604-1661 urte bitartean izandako jaiotze- eta heriotza-tasak eta gertakari horietan arrazoi naturalek, sozialek eta politikoek zuten eragina jaso zituen. Hori da populazioari buruz egindako lehen ganorazko ikerketa estatistikoa. Urte batzuk beranduago, Edmund Halley (1656- 1742) astronomoak egungo ikerketen oinarritzat jotzen den lehenengo heriotza-taula argitaratu zuen. Taula hori, oraindik ere, aseguru-etxeei ordaindu beharreko urteko ordainketak finkatzeko erabiltzen diren tresnen oinarri da.
XVII. mendean eta XVIII. mendearen hasieran, Bernoulli, Maseres, Lagrange eta Laplace-k probabilitateen teoria garatu zuten eta, ondorioz, estatistikak bide berri bat hartu zuen: estatistika inferentziala. Estatistikaren adar horrek, batetik, lagin baten azterketatik abiatuz, biztanleria osoari buruzko ondorio orokorrak ateratzen ditu eta, bestetik, probabilitatearen teoria baliatuz, emaitza horien fidagarritasuna eta esangura-maila ere aztertzen ditu.
Estadistika Aro Garaikidean
XIX. mendean natur eta gizarte-zientzietako fenomenoen ikerketan murgildu zen estatistika. Galton eta Pearson estatistika modernoaren sortzaileak dira; horiekin batera, R. A. Fisher-ek egungo estatistikaren oinarriak finkatu zituen eta estatistika ezagutarazi zuen gaur egun duen itxurarekin.
XX. mendearen erditik aurrera, ordenagailuen hedapenak estatistika modernoaren garapena ekarri zuen. Horien bidez, metodologia estatistikoa aplikatzen hasi ziren datu eskerga handietan. Horrekin batera, programazio matematikoaren aurrerakuntzari esker, estatistikaren adar berriak sortu ziren, besteak beste, ekonometria eta ikerketa operatiboa.