Gobernuak enpresa bati proiektua finantzatzen, mailegua merkeagoa lortzen, lantegia eraikitzen edo langile berriak trebatzen lagundu diezaioke. Zergak ere murriztu diezazkioke (lur-eremuen edo irabazien gainekoak) edo arauak malgutu (adibidez, ingurumenarekin zerikusia dutenak).
Desindustrializatu den eremu batean lanpostu asko galdu badira, gobernuek edo Europar Batasunak esku har dezakete, ingurua eta bertako biztanleen bizi-kalitatea hobetze aldera. Kasu horietan, diru-laguntzen eta beste hobarien bidez, enpresak eremu horretan kokatzen sustatu dezakete.
Esaterako, Europa ekialdeko herrialdeetan, Errumania, Polonia, Eslovenia, Txekiar Errepublika eta Eslovakia mota honetako onurak izaten hasi ziren 2004tik, Europar Batasunean sartu zirenetik, alegia. Herrialde horiek teknologia aldetik garatu gabe daude eta laguntza handia ari dira jasotzen egituratu eta lehiakor bilakatzeko.