Erliebea: profila eta elementuak

aintzira-aurrebista.jpg

Lurrazalak dituen tontor, zulogune, zimur, hutsune eta gainerakoak dira erliebearen elementuak; hau da, lurrazaleko zati solidoak hartzen duen itxuretako mota bakoitzak osatzen du erliebea.
Ohikoa da elementu horiek hiru multzo handitan sailkatzea: kontinenteetakoak, itsas azpikoak, eta itsasertzekoak.
• Hauek dira kontinenteetako erliebearen hainbat elementu:

  • Mendia
  • Ibaia
  • Sumendia
  • Aintzira
  • Ordokia
  • Zingira
  • Harana
  • Padura
  • Erreka

• Hauek, itsas azpiko hainbat elementu:

  • Kontinente-plataforma
  • Itsas hondoko ordokia
  • Ezponda
  • Guyot-a
  • Dortsal ozeanikoa
  • Ozeano-fosa (fosa tektonikoa)
  • Itsaspeko sumendia
  • Uharte bolkanikoa

• Hauek, itsasertzeko erliebean egon ohi diren elementuak:

  • Hondartza
  • Itsaslabarra
  • Itsasadarra
  • Penintsula
  • Uhartea
  • Badia
  • Lurmuturra
  • Arrezifea

Erliebeko elementuez ari garela, garrantzitsua da elementu horien forma ondo ezagutzea eta, ahal izanez gero, beste norbaiti adieraziko dion paper edo liburu batean marraztea. Lurrazala edota lurrazaleko atal bat irudikatzen duen adierazpen grafikoari mapa deitzen diogu; eta mapak lantzeko, marrazteko eta argitaratzeko erabiltzen diren azterketa eta eragiketa zientifikoen, artistikoen eta teknikoen multzoari, kartografia.
Erliebeko elementuetan (askotan, behintzat) interesgarria izaten da, bestalde, elementu horrek duen profila ezagutzea; hau da, formaz gain, elementu hori, goitik behera ebakiko bagenu, nolakoa litzatekeen ikusi ahal izatea. Erliebea adierazteko mapak sestra-kurben bidez eginak badaude, hori erraza gertatzen da: zailtasun handirik gabe egin genezake erliebearen profila.

Utzi erantzuna