Erliebearen elementuak

erliebearen-elementuak-aurr.jpg

Lurrazalak aldaketa handiak izan ditu azken 4.000 milioi urteetan; barne-eragileek (sumendiak, lurrikarak, plaken tektonika…) egindakoak batzuk eta kanpo-eragileek, (haizea, ura, izotza…) beste batzuk. Eragile horiek pixkana-pixkana aldatu egiten dute lurraren erliebea eta elementu adierazgarriak sortu ohi dituzte.

  • Lehorreko erliebeari dagokionez, elementu nagusien artean, aipatzekoak dira mendia eta mendiak elkartzeko hainbat era (mendikatea, mendilerroa, mendigunea…), mendi mota bereziak (sumendia), mendien gailurra, eta abar.
  • Mendiekin erlazionatutako erliebearen beste zenbait elementu ere garrantzitsuak dira: ordokia, goi-ordokia, harana…
  • Beste zenbait elementuk lurrazaleko urekin dute lotura zuzena: erreka, ibaia (eta horren osagai diren beste hainbat agerpen: ibai-ahoa, ibaiadarra…), aintzira, zingira
  • Askoz gutxiago ezagutzen badira ere, ezin dira ahaztu ozeano eta itsaspeko erliebearen elementuak: kontinente-plataformak, itsaspeko ezponda, itsas hondoko ordokiak, dortsal ozeanikoak eta ozeano-fosa edo fosa tektonikoak.
  • Beste batzuek, azkenik, lehorrarekin zein itsasoarekin dute lotura: itsasadarra, hondartza, padura, penintsula, uhartea, badia (edo senadia…), lurmuturra, arrezifea…

Erliebearen elementu horiek guztiek eta elkarren artean duten erlazioak eta kokapenak sortzen dute leku jakin baten alderdi abiotikoa eta, bertako bizidunekin batera (gune biotikoa), osatzen da leku horretako paisaia.

Utzi erantzuna