| GURUINA | HORMONA | FUNTZIO ERREGULATZAILEA |
| PINEALA / EPIFISIA | Melatonina | Loaren kontrolatzen du, eta beste hormonak erregulatzen ditu. |
| HIPOFISIA | Hazkuntzarena | Umetan eta pubertaroan bereziki, gorputzaren garapena eta hazkundea aktibatzen ditu. |
| Prolaktina | Pubertaroan esnearen guruinak (ugatzak, titiak) garatzen ditu. Erditu ondoren esnearen ekoizpena suspertzen du. | |
| Oxitozina | Erditzeko unean umetokiaren uzkurdunak estimulatzen ditu. | |
| TIROIDEA | Tiroxina | Hazkunde garaian, arnasketa zelularra eta proteinen metabolismoa aktibatzen ditu. |
| PARATIROIDEA | Paratiroidearena | Odoleko kaltzioaren eta fosforoaren mailak erregulatzen ditu; hots, hezurren kaltzifikazioa eta odolaren koagulazioa. |
| TIMOA | Timoarena | Zirkulazio aparatuan (ura drainatzen eta odol zirkulaziotik irten diren proteinak berreskuratzen) eta immunitate-sisteman parte hartzen du. |
| PANKREA | Intsulina | Odoleko azukrean glukosaren maila erregulatzen du |
| GILTZURRUN GAINEKOAK | Adrenalina | Larrialdietan gorputza ekintzarako prest jartzen du: nerbio-sistema aktibatzen du, bihotzaren taupadak bizkortzen ditu, odolaren zirkulazioa suspertzen du… |
| OBULUTEGIA | Estrogenoak | Emakumeen sexu-ezaugarriak garatzen eta sexu-organoen garapena aktibatzen du. |
| BARRABILAK | Androgenoak | Gizonezkoen sexu-ezaugarriak garatzen eta sexu-organoen garapena aktibatzen du. |

