Industria arinak, edo kontsumo ondasunen industriak, herritarren kontsumorako, erabat bukatutako produktuak eskaintzen ditu.
Ezaugarriak
- Herritarren kontsumorako produktuak sortzen ditu, oinarrizko industriako edo nekazaritzako/arrantzako produktuak eraldatuz.
- Adibidez: janaria, arropak, ibilgailuak (autoak eta haren zatiak), produktu kimiko arinak (kosmetikoak, plastikoakā¦).
- Garrantzitsuena janari-industria da. Nekazaritzako produkutuak izoztea edo ontziratzea asko garatu dira eta batera etorri da jateko ohituren aldaketa.
- Industria elektronikoan sartzen dira sakelako telefonoak, ordenagailuak, kalkulagailuak, soinu-ekipoak eta telebistak.
- Gehinetan hiri handien inguruan egoten dira eta komunikabide onak dauden inguruetan.
- Industria astunak eta kontsumo ondasunen industriak baino lehengai eta energia gutxiago behar du arinak.
- Kutsadura gutxiago sortu ohi dute.