Paleolito garaia (harri zaharra) deitzen diogu gizakiaren sorreraren lehen aroari; izakia gizaki bilakatzen dela esaten dugu, harria landuz lanabesak sortzen hasi zenean, duela 2,5 miloi urte. Orduantxe hasten da Paleolitoa.
Euskal lurraldeetan Neanderthal eta Cro-Magnon gizakiak bizi izan zirela ezagutzen dugu. Neanderthal gizakia, Behe eta Erdi Paleolito garaian (100.000-30.000 arte) eta Cro-Magnon gizakia Goi Paleolito garaian (30.000tik 8.000 artea)
Euskal lurraldeetako gizakiak bi bizileku izan zituen, eguraldiaren arabera. Aurkitu diren aztarnen arabera, Behe Paleolitoan aire librean ibaiertzetako kanpamentuetan bizi zirela badakigu. Baina izozte garaietan, Goi Paleolitoan, itsasertzeko kobazuloetan aurkitu zuten babesa eta aterpea.
Paleolitoko gizakiak ehiztariak ziren, harrizko armak, sua eta egur landua erabiltzen zuten. Animaliak harrapatu eta landareak eta fruituak biltzen zituzten elikatzeko. Azken mendeetan arrantzan ere ikasi zuten.
Taldetan bizi zirela uste da, eta hainbat erlijio-erritu ere bazituztela. Horien lekuko dira topatutako arte-aztarnak, bai labarretan edo kobazuloetan topatutako margoak eta baita arte higigarria edo eramangarria deiturikoak, hezurretan, adarretan edo harri zapaletan egindako irudiak (zintzilikarioak, venusakā¦).