2006ko abuztuaren 24an Nazioarteko Astronomia Elkarteak astroak sailkatzeko kategoria berri bat sortu zuen: planeta nanoak. Multzo horretan sailkatutako astrorik ezagunena Pluton da.
Oraindik sailkapen berria denez, eztabaidagai dago: Halere astro bat planeta nanotzat hartzeko, oraingoz, ondorengo baldintzak bete behar ditu:
- Izar baten inguruan orbitatzea.
- Bere masari forma biribildua emateko adina grabitate izatea.
- Garbitu gabea edukitzea orbitaren ingurua.
- Beste astro baten satelite ez izatea.
Plutonez gain, planeta nanoen artean sailkatzen da asteroide-gerrikoan aurkitutako Ceres eta Neptuno baino urrunago dagoen Eris ere.