Sinboloen historia laburra

Sinboloen historia laburra 01t.png
SINBOLOA URTEA GARAPENA

Zatikiak ( / )

1228
  • Jatorri arabiarra duen ( / ) sinboloa Fibonacci-k erabiltzen zuen.
  • XIII. mendean (  ) sinboloa erabiltzen hasi ziren.
XVI. mendea
  • Erabilera orokortu egin zen.
1845
  • De Morgan-ek aurreko notazioaren marra horizontalaren ordez marra zeiharra erabili zuen (  ).

Zero

650
  • Lehen zantzuak Mesopotamian (K.a. 700) eta Grezian (K.o. 150) kokatzen dira.
  • Maien zenbaki-sisteman erabiltzen zen zeroa adierazteko sinbolo bat.
  • Nolanahi ere, VII. mendean Indian hedatu zen zeroaren erabilera.

Hamartarren koma ( , )

1492
  • Francesco Pellos matematikari italiarrak, lehenengoz, sinbolo bat erabili zuen zati osoa eta hamartarra bereizteko.
XVIII. mendea
  • Europa kontinentalean koma hedatu zen bi zatiak bereizteko sinbolo gisa, Britainia Handian, aldiz, puntua izan zen horretarako aukeratu zuten ikurra.

Ehunekoa ( % )

1425
  • Lehenengo aldiz sinbolo bat erabili zen ehunekoa adierazteko.
1650
  • 03.epsitxurako sinboloa erabiltzen hasi ziren; denboran zehar eraldatu egin da gaur egun erabiltzen dugun (%) sinbolora iritsi arte.

Berdin ( = )

1557
  • Robert Record izan zen sinbolo hori erabiltzen lehena.

Txikiago, handiago (< ; >)

XVII. mendea
  • Thomas Harriot-ek aljebrari buruzko lanetan erabili zituen sinbolo hauek.

Utzi erantzuna