Historiaurrea

Mugak lausoak badira ere, oro har onartuta dago Historiaurrea gizakia agertu zenean hasi zela, duela milioi eta erdi urte inguru. Eta gizakia idazten hasi zuenean amaitu zela, duela bost mila urte inguru Mediterraneo aldean eta  duela hiru mila urte inguru Euskal Herrian.

Historiaurrean hiru aro nagusi bereiz daitezke: Paleolitoa (edo harri zaharraren aroa), Neolitoa ( harri berriaren aroa ) eta Metal Aroa.


  1. Paleolitoa: Lehen gizakiarekin batera hasi zen, Homo Habilis eta amaierarako  Cro -Magnon gizaki agertu zen. Lanabesak sortzeko harria bakarrik erabiltzen  zuten, elikagaien jatorria ehiza eta basa-fruituak izan ziren.

  1. Neolitoa: Klima epeldu zen eta gizakia abeltzaintzan eta nekazaritzan hasi zen. Garia, oloa… agertu ziren eta zakurra, zaldia eta ardiak etxekotu ziren. Ekonomia eta gizartea aldatuta, bi bizimodu agertu ziren: mendietakoa batetik, megalitismoarekin lotuta (trikuharriak, harrespilak…) eta etxebizitza finkoena, orain sortu baitziren lehen herriak.

  1. Metal Aroa: Gizakia metalak lantzen hasi zen, eta honek merkataritza sarea hedatu beharra ekarri zuen. Aztarnategiak diotenez mendietan bizi ziren, defentsa arrazoiengatik ziur asko.

Historiaren aroak

Historialariek Historiaren banaketa orokorra aroka egiten dutela. Baina Historiaren garaiak (gizadiaren iraganalditik gaurdainoko gertaerak biltzen dituena) sailkatzeko erabiltzen diren gertaerak erreferentzia hutsak dira; ez baitziren, adibidez, testu idatziak leku guztietan urte edo garai berean sortu, edota aro bati amaiera ematen dion gertaera zehatzak ez baitzuen agian inongo eragin edo aldaketarik ekarri munduko beste hainbat lekutan. Hori guztia kontuan izanik, hona hemen, oro har, onartu ohi den sailkapena:

Historiaurrea: Gizakiaren sorreratik dokumentu idatziak azaldu bitarteko garaiari deitzen zaio (duela hiru milioi urte inguru hasita, lehen dokumentu idatziak agertu arte).

Historia: Hemen barruan daude :

Antzinaroa: Zibilizazioaren hastapenetatik (dokumentu idatziekin ziurtatua) Erromatar Inperioren gainbehera bitartean (K.a. 3000-K.o. 453).

Erdi Aroa:  Erromatar Inperioaren gainbeheratik Konstantinopla musulman turkoen eskutan erori arte (453-1485).

Beste batzuek, Iberiar Penintsula inguruan batez ere, Erdi Aroaren amaiera Amerikako aurkikuntzekin lotzen dute (1492).

.

Aro Modernoa: Konstantinoplaren erorialditik Frantziako Iraultza hasi arte (1484- 1789).

Aro Garaikidea: Frantziako Iraultza hasi zenetik gaur egunera bitarteko garai edo aroari deitzen zaio (1789-…).

Antzinako Egipto: egitura politikoa

Egiptoko egitura politiko guztia faraoiarengan oinarritzen zen. Faraoia jainkoa zen, jainko nagusia, eta jainko gisa bere herriaren eta beste jainkoen arteko bitartekari lanak egiten zituen. Beraz, teokraziarik inon bazen, hori Egipton izan zela esan daiteke.

Faraoia errege-tronuan esertzean Horus, Osiris eta Isisen seme bihurtzen zen eta haien izpirituak bereganatzen zituen. Horrela, erregea jainkoen pareko zen, beste jainko bat gehiago. Faraoia gizakien eta jainkoen arteko lotura bilakatzen zen.

Legegile, administratzaile eta apaiz izateaz gain, gerlari ona zela ere erakutsi behar zuen, bere herria etsaiengandik babesteko eta erresumako mugak defendatzeko gai zela ziurtatzeko

Faraoia lurraren eta beronen gainean hazi edo bizi zen guztiaren jabe zen: apaiz nagusia, epaile gorena eta armadako buruzagi nagusia. Harrobiak, urre-meategiak eta Niloko ura soroetara zeramaten ubideak haren manupean zeuden. Uzta eskaseko urteetan, haren ale-biltegiari esker elikatzen zen herria. Atzerriko politika eta harreman komertzialak ere faraoiak erabakitzen zituen.

Faraoiak berak bakarrik lan hori guztia ezin zuen antolatu; bera, apaizei eta nobleei lur esparru handiak ematen zizkien. Apaizen beste zeregin bat tenpluetako otoitzak zuzentzea zen, subiranoaren izenean. Gobernuaren arduraduna bisir edo lehen ministroa zen, baina egunero eman behar zion faraoiari egiten zuenaren berri. Faraoia funtzionario batekin oso pozik zegoenean, jauregira ekarrarazten zuen eta zeremoni balkoitik urreak eta bitxiak botaz saritzen zuen.

Antolaketa aldetik, Egipto bi zati nagusitan banatzen zen: Egipto Beherea, Nilo ibaiaren delta hartzen zuena, eta Egipto Garaia, handik Nubiako (gaurko Sudan) mugaraino. Alde bakoitzeko buru bisir bat zegoen. Horren eginkizunak, nekazaritzako lanak kontrolatzea, justizia egitea, zergak biltzea eta bakeaz arduratzea ziren.

Administrazio aldetik, lurraldetan edo probintziatan zatituta zegoen estatua. Nomarkak ziren lurralde horietako gobernadoreak.

Egitura honetan garrantzi berezia zuten tenpluek, eta Faraoiaren mende egon arren, autonomia handia zeukaten. Ezin dugu ahaztu Inperio Berrian Amonen tenpluko apaiz nagusia faraoi bihurtu zela, horrela beren nagusitasuna inposatuz eta agerian jarriz.